inprimatu
Haltsou eta Jatsu (1767)
Izenburua:
Haltsou eta Jatsu (1767)
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1893
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
325.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Haltsou eta Jatsu (1767)

 

 

 Adi beza Laphurdik orai hasi gerla,

 Haltsu eta Jatsutik sua phizti dela.

 Haltsu herri nobleak, Jatsuz trufaturik

 Nahi tu ohoreak; hura, azpikarik.

 

 Bien artean zaye Basusarri sarthu,

 Anaya bien juje omen da agertu;

 Ez duk zeren apelik: Haltsu eta Jatsu,

 Errana dut bethitik: Biak orobatsu.

 

 Ez da bake biderik; Haltsu dago gogor,

 Jujeaz burlaturik jarri zaio mokhor:

 Ezpataren puntatik behar dik churitu,

 Bertzenaz Uztariztik nahi nauk pasatu.

 

 Hau da bada lastima, dio Uztaritzek,

 Holako eskatima ezin churi berek!

 Dugun guziarekin erran dakiguna,

 Haltsu zait Jatsurekin perfetki laguna.

 

 Haltsuk dio errepusta koleran ematen:

 Ikhas zak, mihi presta, bai ikhas bizitzen;

 Nondik huke arthoa, ez balitz hi gatik

 Heraritze hauzoa gelditzen baketik.

 

 Arrazoinekin daritz guzien ahoan

 Zori gaizochko Uztaritz eman nauk ondoan,

 Nola baituk izena Uztaritz donkea, (1)

 Hire duk hoberena uzteko hobea.

 

 Etziautak itsusi, chiribita paka,

 Nondik haizen ikhusi-eta, hire musika.

 Ni Jatsurekin berdin, oi hau afruntua;

 Nola sofri, ni nadin hula tratatua.

 

 Hire lukek ohore, bahu nere urrina.

 Arrochinaren pare dut hire jakina,

 Khean urtzen duk fite, guti argiturik;

 Elkhar iduri zaite, ez duk, ez, dudarik.

 

 Jatsuk dio humilki  Haltsuri erraten:

 Anai, othoi, emeki, ungi mintza gaiten,

 Galdu duzu hauzia niri bortch eginik,

 Utz zazu justizia, harek ez du hobenik.

 

 Ago Jatsu ichilik; ez azan engana,

 Izan dik nere ganik artho sari ona;

 Orai hi laudatzetik nahi dik pitarra,

 Hargatik hiretzat dik balaka chingarra.

 

 Horla denaz geroztik elkhar dugun maita,

 Graduez oraikotik ez gaitezen banta,

 Utz dezagun Uztaritz arrochina saltzen,

 Zarpa duela murritz, bai tripa zimurtzen.

 

 


inprimatu