inprimatu
Halako arristiaren urhrentzeko
Izenburua:
Halako arristiaren urhrentzeko
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1906
Argitalpenaren urtea:
[20]
Alea:
47.zk.
Orrialdea:
3

Halako arristiriaren urhentzeko

 

 

 Halako arristiriaren urhentzeko,

 Agour bat zen jokharier egiteko;

 Bersulari haitu bat houn zatekian

 Ager zedin plazala ostegunian.

 Nountche gunian Lahuntz egoiti?

 Gaizoua lanian phorrokirik ingoiti.

 Eztakia hark holako kasietan,

 Herrian egiten-diren best'ederretan,

 Behar dugula utzi alde bat lana?

 Douhain handi bat badu Jinkouak emana.

 Nahi gunukian entzun haren thalentia,

 Ikhousi besta egunez dian trempia.

 Harek kantalotsez eztialakoz egin,

 Nahi dut nik heben, luma phunttarekin,

 Ordiņarbeko sei pelotakarier,

 Erran guzien phartez: Ohoure egun zier!

 Ez utzi zankho besouak zahartzera,

 Ez pelotaren amorioua galtzera;

 Ziberoutarrer, ziek ziradiano,

 Eztie pelotakariek egundano,

 Izan ditian Garazi aldeko seme,

 Laphourdiko, ala Espaņako ume,

 Erhitto bat biz arrian igaranen.

 Eta hola izan bedi luzaz. Amen!

 


inprimatu