inprimatu
Halaere
Izenburua:
Halaere
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
611.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Halaere

 

 

 Halaere, halaere,

 Nik ez eskas deusere

 Halaere, halaere,

 Ez dut eskas deusere. (errepika)

 

 1

 

 Ez naiz ni embachadore

 Diruek ez dut batere

 Pobre naiz bai nahi ere

 Zaku bat aski zaut nere

 Halaere...

 

 2

 

 Asto bat nuen eskutik

 Thiratzen ezpain pekotik

 Bizkarra hautsi erditik,

 Beha dago errekatik.

 Halaere...

 

 3

 

 Benedikatu eguna

 Atzo izan dut fortuna

 Goraintzi gnobat gizena

 Dena hitz hutsez egina.

 Halaere...

 

 4

 

 Behi ferra bat lurrean

 Bazen bide bzterrean

 Emanik zaku barnean

 Galdu dut gaur ilhuntzean

 Halaere...

 

 5

 

 Ongi nahi dut khondatu

 Behin zer zaUtan gerthatu

 Galtza bereak urratu

 Laharrek phuska gelditu.

 Halaere...

 

 6

 

 Merkhaturat zaut behartu

 Egiteko zembeit tratu

 Gizon batek nau trompatu

 Sobera nayo behatu.

 Halaere...

 

 7

 

 Eman dut canna berria

 Mizpira baten adarra

 Ordainez izan zuhurra

 Denaren zango makhurra.

 Halaere...

 

 8

 

 Khondu berri arratzetan

 Eskuko bortz erhietan

 Ez naiz erori zorretan

 Nahiz ez naizen hartzetan.

 Halaere...

 

 9

 

 Artho zurmindu jateko

 Gauaren iragaiteko

 Behatza jaki lekhuko

 Ez dut lanyer gizentzeko

 Halaere...

 

 10

 

 Ene ezautza gogorra

 Azpitik taula gogorra

 Gainetik taula idorra

 Aise dut makhur bizkarra.

 Halaere...

 

 11

 

 Haize jauna da sarthurik

 Hamar zirripuetarik

 Sudur mokoa freskorik

 Ez nau emaiten phausurik.

 Halaere...

 

 12

 

 Ordeinoa egiteko

 Laur notari ez beharko

 Zaku bat duket uzteko

 Primarik ez da boztuko.

 Halaere...

 


inprimatu