inprimatu
Haizearen itzala
Izenburua:
Haizearen itzala
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
837.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Haizearen itzala

 

 

 BAT:

 

 Begira nazan

 ilargiaren argiak disdiratu nain

 hire azpian

 isiltasun minutuetan

 gure semea datza

 bere eskuetan gaitin

 bihotzei so

 ezerezari galde

 gure sentimendu sortzeaz

 maitasun abesti

 haizeak daraman abesti

 eta erantzuna

 ez zeigun hutsik

 isiltasun aberastasuna baizik

 darabilzkigun hitzak

 ez ditun maitasunezkoak

 begirada xamur eta sakonezkoak baizik

 inoren aurka borrokatu beharrean

 ogi esne eta eztia eman

 eta maitasunez mintzatuko gatzeizkion

 ilargi beteko gau batera eraman

 eta gorputz batean zehar ibiliz

 lainoaren musu baten leguntasuna

 erakutsiko zionagu

 hire gehiek erakutsiriko

 margoen bidez

 haizeari erakusten

 margotzen eta eskeintzen zionat

 hire gorputza

 nau horra eta egun guztiak

 kantatuz

 hi eta hire arnasa guztiak

 sentituz

 hire gorputzean zehar dabilen

 izate mota

 maitatuz

 

 BI:

 

 Gaueko indarrek gure habian sartu eta begietara so egin ziguten. Haien leguntasunaren eraginaz jure besoetan loa zaindu.

 

 Nere eskuetan

 hik jarritako

 suzko lorez

 hire gerria

 laztandu dinat

 ezpainetan edanez

 mihiz-mihiz mintzatuz

 hitzik gabe

 -xoriak bezala-

 gorputzaren hizkuntzaz

 haizeari baietz esan

 oihuka garrasika

 ihintza gustatzen zaidala

 eta haren itzalan

 gorderiko uso beltza

 maita dudala baietz

 maita dudala baietz

 gorderiko uso beltza

 eta haren itzalan

 ihintza gustatzen zaidala

 oihuka garrasika

 haizeari baietz esan

 gorputzaren hizkuntzaz

 -xoriak bezala-

 hitzik gabe

 mihiz-mihiz mintzatuz

 ezpainetan edanez

 laztandu dinat

 hire gerria

 hik jarritako

 suzko lorez

 nere eskuetan

 

 HIRU:

 

 Zerutik,

 itsasotik,

 kaioetatik,

 euriaren artean

 erori zitzaizkigun

 maitasun tantoak

 eta inon bezala

 inoiz bezala

 gure artean

 daukagun lorearen

 usaina sentitu.

 


inprimatu