Arantzazu'ko Ama
G'TAR B.
Estu ta larri arkitzen zala
Gure Euskal-erri laztana,
Errukitu zan zeruko Ama
Eta jetxi zan gugana.
Ta anaitasuna berbiztutzeko
Euskaldun danen artian
Ager zitzayon artzaitxo bati
Arantza baten gaņian.
ŋEta zergatik agertu ote da
Aloņa mendi-mendian
Zeru ta lurren Erregin dana
Arantza baten gaņian?
Baltzategi'tar Rodrigo artzaiak
Galdetu Zion gogotsu:
ŋZu, zeru lurren edertasuna,
Txit laztana, arantzan zu?
Bai, euskaldunak, arantzan nago,
Dirauzku Ama maiteak;
Arantza oyek motatu ditu
Eusko-anaitasun gabeak.
Nere llaguntza nai badezute
Izan bada maitatiak,
T'arantza oyek izan ditezen
Aurrerantz kutsu gabiak.
Ama laztana, artu gaitzatzu
Betiko zure mendean
Euskaldun danak batu gaitezen
Zure biotz ederrean.
ĄArantzazu'ko Ama maitea!
Zuri begira ona emen:
Bedeinka zazu Euskal-erria
Zai zazu beti: Bai, Ąarren!