inprimatu
Santa Agerako koplak oles egitera gatoz
Izenburua:
Santa Agerako koplak oles egitera gatoz
Sinadura:
Gurtertz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gurtertz

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1231.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Santa Agerako koplak oles egitera gatoz

 

Gurtertz

 

 1

 

 Zorion etxe hontako denoi!

 Oles egitera gatoz:

 Aterik ate, ohitura zaharra

 aurten berritzeko asmoz.

 Ez gaude oso aberats diruz,

 ezta ere oinetakoz.

 Baina eztarriz sano gabiltza,

 ta kanta nahi dugu gogoz.

 

 2

 

 Santa Agera bezpera degu

 Euskal Herriko eguna:

 etxe guztiak kantuz pozteko

 aukeratu deguna.

 Neguburuan hartua degu

 gure bideko laguna.

 Denon esperantzak betetzea,

 hau degu gaurko jarduna.

 

 3

 

 Suzi, makil eta abotsez

 lurra ernaldu nahiz gabiltza.

 Negu luzea pasa degu,

 oraintxe dator bizitza.

 Gauez lotan da gure ama lurra,

 lotan belar eta haritza.

 Guk bila segi behar degu orain

 aspaldi galdu den giltza.

 

 4

 

 Urte berriari eske gatoz

 nahi deguna bete dezan.

 Herri hontako lagun guztiok

 berriz ikustea plazan.

 Atera ezinik gehiegi dira

 lapur edo gaizto gisan.

 Gure artean izango al ditugu

 berriz denok poztu gaitzan.

 

 5

 

 Euskal Herritik kanpo kaiolan

 gure jenderik onena.

 Gogora dezagun gaurko egunez

 gure artean ez dena.

 Askatasuna gudarientzat:

 hau da merezi dutena.

 Negua joan zaigun bezalaxe

 joan bekigu sufrimena.

 

 6

 

 Adio etxeko jaun eta andreak

 mila esker zuek guztiori.

 Udaberriaren seinale bezala,

 aurki hamaika txori.

 Horien kantuak izan daitezen

 gure pozaren ezaugarri:

 presoak kalera ateratzean

 guztiok alai kantari!

 


inprimatu