inprimatu
Atano txapeldun!
Izenburua:
Atano txapeldun!
Sinadura:
Aierbe, Joxe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aierbe, Joxe

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
274.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Atano txapeldun!

 

Aierbe, Jose

 

 -1-

 

 Loreilla'n emeretzin

 ziran jokatzeko,

 izendatu baizuten

 ala egiteko.

 Baietza eman ere

 biak neurtutzeko;

 gero lege berriak

 dana saltsatzeko,

 oker bazauden len zan

 garai zuzentzeko.

 

 -2-

 

 Ordua gaņean da

 ura zan larria!

 eztula jokatuko

 Atano'n berria.

 Ezin sinisturikan

 jendea jarria;

 arrazoi izan eta

 zurekin erria,

 azaldu dezu ondo

 gizon jatorria.

 

 -3-

 

 Uste det sortu dala

 puskateko saltsa,

 berez baju dagona

 ola ezin altza.

 Batzuentzat leguna,

 bestientzat latza;

 Atano zuretzako

 beti da ekaitza,

 onena izatea

 zuk daukazun gaitza.

 

 -4-

 

 Jasa-aldi ondoren

 eguzki epela,

 naiz azaldu jendeak

 bidezko etzala.

 Pelotariak jator,

 gizon zeudela!

 txaloa ainbat txistu

 uste det ba-zala,

 bakoitzak jaso zitun

 merezi bezela.

 

 -5-

 

 Partidua asita,

 oraingoan legez,

 Azkarate aurretik,

 zortzi eta batez.

 Baņa laister ziraden

 biak parez-parez;

 menderatu baizuen

 atze eta aurrez,

 azkenean Atano'k

 irabazi errez.

 

 -6-

 

 Mingain txarra ba-dago

 gaizki esateko,

 gaitz-egillea berriz

 oker egiteko.

 Danak alkar artuta

 Atano'k galtzeko,

 kontrario geiegi

 saio baterako,

 alare irabazi

 ona zeralako.

 

 -7-

 

 Aurtengo txapelketa

 etzaigu aztuko,

 uste baņo obea;

 zein ezta poztuko?

 Zuzendariak ontzat

 eztira artuko;

 bikote txarragorik

 ezpalitz sortuko,

 ziur egon pelota

 eztala galduko.

 

 -8-

 

 Legeak larri eta

 norberak utsegin,

 agontzen duenetzat

 ez bear atsegin.

 Legeak lege dira;

 danentzako berdin,

 erabakiak artu,

 garaian itzegin,

 berriz olakorikan

 gertatu eztedin.

 


inprimatu