inprimatu
Azken-agurra
Izenburua:
Azken-agurra
Sinadura:
Gregori
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gregori

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1934
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
190.zk.
Orrialdea:
357-358

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Azken-agurra

 

Gregori

 

 ­Agur, ene adiskide, gudari kementsu!

 Gaur goi-maitasun garrak bazaituzte indartu

 Kalbario mendian Kristokin zerate

 Gurutz deunian josi, arekin il-arte.

 

 Arrezkero sugarrez ta biotz suturik

 Zeren barnan gar ori izkutatu eziñik

 «Onaxe emen Jauna ni, mintzatu zerate,

 Zure goi-maitasunez nai dut ludi bete.

 

 «Zure maitasun-ardoz gaur berotu nauzu

 Ta maite zaitudala nik zin-egin dizut;

 Zatzakit gaurtik nere poztasun izarra

 Nere begien argi, biotzeko-indarra.

 

 «Zure odol-zale egarriz, ni urrunduko naiz;

 Zure ikasti legunak ene aoan jarriz,

 Ziñezke biotzetan azi naroa lez

 Gogoz ereinko ditut zorion-poz-pozez.»

 

 Orren opari bikaña; gizonen artean

 Ez-da olakorik entzun; biotzen barnean

 Beñere ikusi ez-dut maite biziagorik

 Biotz kementsu, bizi, nai sutsuagorik.

 

 ­Aurrera, gudulari maiteok, aurrera!

 Etzerate bakarrik; guziekin gera.

 Txina'n zuen zai daude, ia noiz ikusiko

 Beren biotz-argidun, gure egizko Jainko.

 

 Agur, biotzekuok; malko bero-gartsuz

 Biotz-miñez josirik guziok laztanduz,

 Zuen alde otoitz bat zerura bializ,

 ­Agur! dagizuegu ikusi arte berriz.

 

 ­Bañan, nik diotana! ¨Berriz ikusi arte?

 Poz-ordu zoragarri ori elduko ote?

 Bi goiz-lore beretu ditun Jaun altsuak

 ¨Kenduko ez-al-dizkigu zeren bizitz lorak?

 

 Ene biotz-taupadak argi dasaidate

 Agur oyek direla zerura igo-arte.

 Orretaz gomutatu naizen bakoitzian

 Malko-iturri zait sortu ne-begi-ninian.

 

 Leor biurtuko al-zait malko-iturri ori;

 ¨Kabitxuan aña nun txoria abeslari?

 ¨Urpean baño arrainak nun lasai ta zoritsu?

 T'ez gaitu gu Goi-Jaunak zerurako autatu?

 

 Zeruan dugu gure zorion-etxia

 Uretako arrai-lez, ni arako egiña.

 Agur sutsu oriek Goi-arte badire,

 Lurrea'n bein betiko ­agur! lagun maite.

 


inprimatu