inprimatu
Oxoa eta ardiac
Izenburua:
Oxoa eta ardiac
Sinadura:
Goyetche (Apheza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goyetche

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
195.zk.
Orrialdea:
1

Oxoa eta ardiac

 

Goyetche

 

 MILLA urthe eta guehiago oxoec ardiekin.

 Guerlan iragan ondoan, bakhea çuten eguiñ.

 Batçuen eta bertcencat hobe çaiteken hori:

 Ecen, baçuten oxoec irexten cembait ardi,

 Artçaiec baçakharten maiz oxo larrua estalki.

 Ardiec soseguric ez bere alha-lekuetan;

 Oxoac nihoiz trankill ez bere ardi masacretan:

 Othuruntça bat ecin har

 Non etcen erne egon behar.

 Bakhea eguin çuten beraz: bai eman ere erresac.

 Ardiec cacurrac eta oxoec bere umeac.

 Cerratu çuten patua

 Formal eta complitua:

 Icendaturic oraiño

 Hortaco comisario,

 Nere agudeac oxoec.

 Bere ahariac ardiec.

 Cembait demboren buruan ardien errapean.

 Oxo-kumeac aphur bat gothortu cirenean:

 Hobiac ere harmatu

 Odolaz ere gurendu:

 Sorhoan arcumiekin dosteta çabiltçala,

 Egun baten oroc elkhar adituric beçala;

 Artcaiñac cirela ganac norapait bertcetara;

 Bildox laiñoer furian yauzten çaizte gaiñera:

 Eta ya lanean chefo, bildoxic guicenenac,

 Ordu berean itho eta, hortcez herrestatuac,

 Badaramatçate fier lasterrez oihanpera;

 Aita-amer eracuxtera:

 Ya mecua ere gorderic her egorria çuten

 Hauc umer behar ceraien

 Bedere eguiñ erantçuki

 Fedea baitçuten hauxi:

 Baiña hala eguiñ etcuten:

 Alabaiñan oxo ciren

 Fede emanaren gaiñean, oro lotan cauntçanac

 Bat itcurtcera utci gabe, cituzten itho denac:

 Haíñ laster hau eguiñ cen non ohartu ez baitciren;

 Guciac çathitan betan emanac içan ciren.

 Baderrakegu guc hortic,

 Ez dukegula bakheric,

 Nihoiz iraupenezcoric

 Yende tçar, fede-gabekiñ;

 Traidore eta falxoekiñ:

 Indarra duten pontutic

 Haukiekiñ ezta on denic,

 Ez ciñic, ez acorduric,

 Lekhuco, ez erresaric:

 Guerla beraz heier bethi

 Da eguiteco edo itcuri.

 Baderrakegu oraino

 Aita-amen faltaz ume asco

 Billhacatcen dela gaizto:

 Onac isan çaitezkenac

 Galant eta estimu-dunac:

 Dituztelakotz laudatu.

 Edo aski ez correyitu:

 Bici tcarra daramate.

 Fin-gaitz ere eguiten dute.

 


inprimatu