Kotxetik irten eta ez ziran
Gorrotxategi
Bakarko gaia Gorrotxategirentzat: Donostira heltzean norbaitek han esan omen zion: «Tío, estás cachondo». Eta konbidapena oneri erantzuna:
Gorrotxategi:
Kotxetik irten eta ez ziran
pasako zazpi segundo,
modu hortako lore sortarik
ez nuen entzun egundo.
Tipo raro bat hurreratu zait
esanaz «estás cachondo»,
burutik jota hago hi edo
ez al dek ikusten ondo?
Hik zer nahi dekan bezekiat nik
baina ez diat emango.
Hartuta eta eman hastan bagaituk
akabo nere hesteak,
sortu lezazke erremeiorik
gero ez duten kalteak,
nere gorputzan puxka guztiak
dizkiat oso maiteak,
eginkizun bat berezia dik
nere atzeko ateak,
nere sobreak botatzeko dek
ta ez hire sobranteak.
Honen aurrean ez naiz jarriko
ni arropak arantzita,
zer egiten det nik alu honek
gero SIDA erantsita,
gaur izan detan estimazio
hori garbi ikusita,
merkealditan Partezarrean
bihar bertan erosita,
hortaz aurrera ibiliko naiz
txapazko galtzak jantzita.