(Gipuzkoa'ko bertsolarien azken-txapelketako bertsoak) [Bertsotan]
Gorrotxategi - Garmendia
Gorrotxategi
Il zorian arkitzen da. Apaizik eta medikurik ez da agertzen. Zer:
-I-
Ainbeste arte baserri ontan
beti lanean pasia,
baiņo biotzak utsegin dit-ta
jaunak au da desgrazia!
Izaskungo Ama eman zaidazu
osasun ta bizia.
Ta ori komeni ezpada berriz,
ondo iltzeko grazia.
-II-
Ez sendagille, ez da ez apaiz
iņor ez dator onera.
Jainko altsuak eramango nau
betiko zorionera.
Seme maiteok, segi ba beti,
aita zarraren bidera;
Josafateko zelai aundian
berriz alkartuko gera.
***
Garmendia ta Gorrotxategi
Inpernuaz bota zituzten sei ahapaldietatik lau:
Garmendia'k
-III-
Inpernurikan batere ez dala
nik entzuna det ojua,
Gorrotxategi entzun zaidazu
oraingo bertso makua:
zertarako ainbat penitentzi ta
zertarako aintbat erregua,
komunistaren erlijiuan ni
sartutzera nijua.
-IV-
Ai Garmendia zer dala-ta zuk
bota olako bertsua,
Jesus berberan itz marduletan
jarri itxaropen osua;
or ortxe dago sekula ere
itzaliko eztan sua;
Txomin maitea etzazu galdu
zure anima gaixua.
-V-
Infernurikan gero ez baldin ba
animikan ez det galduko,
nik dadukaten pentsamentua
konpren dizut azalduko:
gure munduan gauz geiagore
diradela mugatuko,
emen bertako zeruari nik
lenengo diot elduko.
Gorrotxategi'k
-VI-
Zuk zure asmoa ori dezu
nik ezin ukatu ezer,
baiņo Jesusen esan aietan
pentsa zazu milla bilder:
gizon txar zai or omen daude
Satanas eta Luzifer
nere anima salbatu nai det
gure Jaungoikoai esker.
***
Garmendia'k
San Dimas'i bi bertso:
-I-
Ara San Dimas bi bertso polit
dijoazkizu mundutik.
Amaika gora-bera sortzeira
sarri gure ingurutik;
zuk izan ziņuzen griņa gaiztoak
oraindik dabiltza zutik,
zu damutu ziņan bezela damutzen
lagun zaiguzu zerutik.
-II-
Zure azkena izandua zan
Jesukristoren onduan,
lapur eta litxarkerian
ibilli ziņan munduan,
baiņan damutu ziņan ziaro
eriotzako onduan;
Guk nai genduke gertatutzea
danok zurekin zeruan.