inprimatu
Kajan hilda bezala
Izenburua:
Kajan hilda bezala
Sinadura:
Gorriti, J.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gorriti, J

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1035.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kajan hilda bezala

 

Gorriti, J.

 

 Herri koxkor, txiki, zar batean

 ireki nitun begiak

 alde batean itsasoa ta

 goiko aldean mendiak.

 Galtza motxetan ikasi nuen

 han bazirela legiak

 Orain berriz kontatuko ditut

 bizi izandako egiak.

 

 Igande goizetan joaten nintzen

 hamaiketako mezata

 aurrean lagunak nituela

 nere ondoan ama-ta.

 Geroztik ez gara berriz joan

 meza daukagu lagata

 Jaungoikorik ez bada zergatik

 apaiz gaizto haien lata!

 

 Gure herriko neskatxak ziren

 ergelak eta arinak,

 ondo jantzi ta txukun apaindu,

 itxuraz behintzat finak.

 Haien artetik neska eder batek

 zeuzkan manera ezberdinak.

 Kontxita zure bihotzagatik

 izan ziren nere grinak.

 

 Dama gazte ederra zenean,

 hauxe da nere enojua,

 ez zuen'ba alperrik gastatu

 Kontxitak bere burua.

 Jertsei baten eta nere artean

 maiteago zun puntua,

 honez gero ordun hasi zunak

 bueltatuko zun mundua.

 

 «Nere anderea izango al zara»

 behin eskatu nion hitza-

 «bion artean edertuko da

 gelditzen zaigun bizitza»

 Malkoz beteta beiratu ninun,

 gizon okerra banitza,

 «Tomas ez zaidazula ekarri

 ezkondu guzien gaitza».

 

 Gaur ikusita eiten diote

 bere atzetikan parra,

 umekoxkorrentzat Kontxita da

 herriko neska zaharra:

 Bere etxean bizi da lasai

 nahiz bera den han bakarra,

 edadean sartua da baina

 ez dago oso baldarra.

 

 Egun batzutan akordatzen naiz

 eta ematen dit pena,

 nahiz-ta gero-ta hobe entenditu

 bere erabakiarena.

 Lagun bakar batekin bizitzen

 ez dut topatu atsedena,

 alperrik bilatuko dut orain

 laister bait daukat azkena.

 

 Josten ta josten bizi guzian

 kuarto batean Kontxita,

 ikusi ere ezdu egiten

 gastatu bait zaio bista.

 Ezdu jenderik, ez du inor nahi,

 ezta anaien bisita,

 Kajan hilda bezala etxean

 beti bizi da itxita.


inprimatu