Orixe
Goiria
Il da Orixe!... Eriotz baltzak
dauko illotzik lurpean...
Bere eriotzak samin-ituna
sartu dau nire barnean.
Euskera Ama negarrez dago,
negartzen bere semia;
txikitandikan eskeņi eutsan
osoro bere bizia.
Orixe ona estaldu yaku
illen biztegi barrian;
adiskideak ez dogu berriz
ikusiko ez ludian.
Bere gorputz zar, aul ta makala
iruntsi dau lur gosiak,
arren janari biurtu dira
bere azur-gorpuzkiak.
Gogoa baiņa, edur antzera,
ederzuri ta garbia,
zeruan dago zorun-zorunez
aintzazko izpiz betia.
Kistar ona zan... danentzat anai,
adiskide ta ongille;
Jaungoikoaren lege santuen
ben-benetako zaintzaille.
Itz-egitetan bere erriaren
seme maitale zintzua,
euskal oitura zar ta garbien
aldezle trebe gartsua.
Agur, ORIXE!... Ziurki Jaunak
Beragaz zaukaz zeruan...
Orra arte gu be ibilko gara
zure bidetik munduan.