Kepa Enbeita. Bere 100 urtebetetzean
Goiria
Bere 100 urtebetetzean
(Bere seme-alaba Enbeita-Goiriari biotzez).
Kepa Enbeita Urretxindorra,
Euzkadiko Arranoa;
illezkor zara... ez zara zu il,
bizi da zure gogoa;
zure bertsotan ezarri zeuntsan
Euzkera Amari beroa;
izkuntza jori, bizia zendun,
joskera garbi-osoa.
Urretxindorren antzera zoli,
ibilli zitian kantari;
euzko gogoa esnatutzeko
arduratsu ta ameslari;
ainbat tokitan zabal zenduan
JEL-azi ona ugari,
orregatikan agertzen zara
euskal soloan gidari.
Euzkadi eta Euskararekin
maite-minduta osoan,
sutsu-gogotsu ekin zenduan,
gau ta egunez arloan;
Arrano-antzo ibilli ziņan
egada samur-gozoan,
erririk-erri bertso-kantari
euzko anaien ondoan.
Fede aundiko gizona ziņan,
Jlaungoikoaren maitale,
oitura onen serbitzari ta
giza'eskubide jagole;
txiro-makalen aizkide zintzo
ta zapalduen aldezle,
guztientzako agertu ziņan
maitekor eta ongille.
Etsai asko ta aundiak doguz
guk euskaldunok kanpuan,
eta txarrenik txarrena dana
etsaiak etxe-barruan;
zuk lez Enbeita ekingo dogu,
leial-gogotsu guduan,
Euzkadi eta Eusketa alde,
gogor burruka sutsuan.
Agur biotzez Urretxindorra
gora ta gora Enbeita,
euskal arloan bertsolaritzan
zu zara gidari ta aita;
zu lez gu danok Euzkadirekin
gaude-ta maite-minduta,
danok adorez esan dagigun:
GORA EUZKADI ASKATUTA.