Euskeraren negarra
Goiria
Udabarriko goizalde gozo ta diztikorra,
alai ta garbi Gorbea;
bere gallurran nago bakarrik beruntz begira
amets gozotan barnea.
Dana da bertan alaitasuna, zorun-eztia
gentza, soņua, bizia;
guztia dager apain-apaņez pitxi ederrez
orlegiz yantzi-yantzia.
Txoritxo polit, bizkor-alaiak txioka dabiltz
abes gozoak abesten;
beko muņoan artzai yatorrak oyu-txistuka
artaldetxoak zainduten.
An be-aldean baserritarrak baratz-solotan
gentz ederrean lanean;
eta arditxoak bedarra yanez euren izkeran
"be-beka" pozik lanean.
Zenbat ederkun eta anditasun ikusten dodan
neure begien aurrean!
Zenbat oroipen alai-pozgarri piztuten diran
ene biotz-barrenean.
Ta nor ete da basorik-baso negar ta negar
erritik mendi-burura
beko bidetik itun ta goibel antxe datorran
atzotxu zimel, zar ura?
Doi-doiez dator alargun bai litz baltzez yantzita
makillatxo bat eskuan;
musu-azala zimela dauko, bere begiak
beruntz begira malkuan.
EUSKERA AMA da: bere semeak euren erritik
yaurtiki dabe gaxoa;
ta arei igeska erria itxirik negar ta negar
mendi-goietara doa.
Zer jazo yatzu, Euskera maite? -galdetu dautsat-
Zergaitik zagoz ain itun?
Izadi dana pitxi ederrez pozarren dago...
zure gogoa ain illun?
Ez dakuzu ba izadi dana irri-barreka
udabarrian alairik?
Zergaitik ba zu garbi onetan negua ba litz
itun-samiņez yosirik?
Nabaitu dozu gau argietan oztin ta garbi...
lilluragarri ortzia?
Eta mendia lora ederrez, zitori zuriz
apaņez dana yosirik?
Oartu dozu zelan euzkia agertu oi dan
mendi-ostean?
Zelan diztira ederrak galduz estaldu oi dan
geldi-geldiro gabean?
Nabaitu dozu illargi eder gau-erregiņa
izar diztikor-tartian?
eta bere izpi distarritsuak anor zabalduz
argi egiten ludian?
Ikusi dozu zelan baso ta zelai-muņoak
agertzen diran apainki?
Zelan zugatzak apurka-apurka osto orlegiz
yantziten diran poliki?
Oartu dozu zugatz-gaņean txorro-txioka
alai abesten txoria?
t'ega-egaka lorarik-lora yana billatzen
mitxeletatxu alaia?
Aditu dozu artzai yatorra adarra yoaz
santzo-txistuka mendian?
t'ardi apalak zelan dabiltzan alai "be-beka"
bedarra yaten larrean?
Ikusi dozuz neska-mutillak yai-egunetan
errizelaitan yolasten?
Ume-taldeak gentz ederrean alai ta pozik
abes goxoak abesten?
Ikusi doruz andra-gizonak bake andian
arto-ereiten soloan?
Atso-agurrak gentz edarrean etzeaurreen
pozarren karta-yokoan?
Oartu dozu amama zarra, etxe-aurrean
abots biguņez abesten?
Ete ondoan bere illobatxu txiki-polita
seaskatxoan lo eiten?
Nabaitu dozu selan dagoan oge goxoan
irriparra ezpanetan?
ta bere ointxo txiki-zuriak gora-goraka
zoriontsu jolasetan?
Bazter guztiak agiri dira udabarrian
alai-zoronez beterik;
zeu... zeu bakarrik zakust Euskera itun ta goibel
neke-samiņez yosirik.
Zergaitik dagoz goiz eder ontan zure begiak
negar ta malkoz bustirik?
Zergaitik zagoz miņak artuta izadi dana
baitago pozez alairik?
Esan, Euskera, esan bai, arren, zergaitik negar
dagien zure begiak;
azaldu niri zure samiņa, esan zargaitik
diran zure min-nekiak.
Nik euskaldunai esango dautset zure barrengo
samin-oņaze zorrotza;
t'euskaldun onak adituko dan bere biotzan
zure deadar mingotza.
Udazkena da, euzko semea, ni gaxo onentzat,
emen nago bai negarrez,
neure semeak nitaz aztuta euren erritik
yaurtiki nabe indarrez.
Nire biotzan ez da pozarik, ez zorionik...
iges egin dan alaiak,
orregatikan nago gaur emen ia il zorian
malkoz bustirik begiak.
Udabarriko alaitasunak ezin iņola
alaitu nire biotza;
nire barruan aspaldi ontan negua da-ta...
ezin dau urtu izotza.
Gau t'egun dakart aspaldi ontan biotz-barnean
kezka latzezko ekaitza,
biotzgaxo au arrak yota lez zatituta dot
itxasoak lez arkaitza.
Kupitu, arren, euzko semea, kupitu nitzaz!
ara nire min zorrotza;
kupitu nitzaz, bestela laster dator nire-gain
ustekabez eriotza.
Zure besarkaz, urtu semea, bular-barruan
dodan neguko izotza;
kupitu nitzaz, arren semea, bestela atera
nire barrendik biotza.
"Yagi eta abil", seme maitea, aterik-ate
nitzat biotzak batuten,
ekin lanean eten gabe bai nire aldera
suzko guztiak ekarten.
Egin onela t'etorriko yat barriro laster
lengo udabarri alaia,
biotz-barrendik ayenduko da negu illuna
piztu barriro argia.
Nire aldez eiten ba'dozu agertuko yat
alaitasuna barnean,
ta ikiriko dot izadi dana irri-barreka
alai ta pozez betean.
Nabaituko dot gau argietan oztin ta garbi
lilluragarri ortzia;
eta mendia lora ederrez, zitori zuriz
apaņez dana yosia.
Oartuko dot zelan euzkia agertu oi dan
mendi-ostean goizean,
zelan diztira ederrak galduz estaldu oi dan
geldi-geldiro gabean.
Nabaituko dot illargi eder gau-erregiņa
izar diztikor-tartian,
eta bere izpi dirdaritsuak an-or zabalduz
argi egiten ludian.
lkusiko dot zelan baso ta zelai-muņoak
agertzen diran apainki,
zelan zugatzak apurka-apurka osto orlegiz
yantziten diran poliki.
Oartuko dot zugatz-gaņean txorrotxioka
alai abesten txoria,
t'ega-egaka lorarik-lora yana billatzen
mitxeletatxu alaia.
Adituko dot artzai yatorra adarra yoaz
santzo-txistuka mendian,
t'ardi apalak zelan dabiltzan alai be-beka
bedarra yaten larrean.
Ikusko ditut neska-mutillak yai-egunetan
errizelaian yolasten,
ume-taldeak bide-ertzean alai ta pozik
abes gozoak abesten.
Ikusko ditut andra-gizonak bake andian
arto-ereiten soloan,
atso-agurek gentz ederrean etxe-aurrean
pozarren karta-yokoan.
Oartuko dot amona zarra goiz-illuntzetan
abots biguņez abesten,
eta ondoan bere illobatxu txiki-polita
seaskatxoan lo eiten.
Nabaituko dot zelan dagoan oge goxoan
irriparra espanetan,
ta bere ointxo txiki-zuriak gora-goraka
zoriontsu jolasetan.
Eta gaxoak bere eskuin tximur, zimel ta latza
malko bi kendu aituan...
ta ixil-ixilik lengo bidetik mendian gora
negar ta negar zan juan.
Biotza miņez exerita antxe arri-gaņean
nintzan oldozkor geratu:
Euskera Amaren zori gaiztoa gogoratzean
ezin iņola alaitu.