inprimatu
"Arrasate Euskaldun Dezagun"
Izenburua:
"Arrasate Euskaldun Dezagun"
Sinadura:
Goikolea, Patxi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikolea, Patxi

Argitalpena:
Jazten.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Arrasate Euskaldun Dezagun"

 

Goikolea, Patxi

 

 1

 

 Nola gure hizkuntza

 oso gaixo dugun,

 indar haundienakin

 behar zaio lagun;

 ez da nahikoa esan

 gerala euskaldun,

 abertzaletasuna

 jarriaz ezagun

 Arrasate herria

 "Euskaldun Dezagun".

 

 2

 

 Euskara ia galdu

 zaigu ikastolan,

 kale ta udaletxean

 ene dugu holan;

 ehunetik hamahirua

 nola mintzatzen dan

 euskara-etxean dugu

 bigarrengo mailan

 lehenengoan jartzeko

 egin dezagun lan.

 

 3

 

 Euskara salbatzeko

 da beharrezkoa,

 Udalbatzorde on bat

 indar haundikoa,

 ondoan gabinete

 talde teknikoa,

 ta iriki herrian

 euskaldun txokoa,

 ez uste dana ere

 danikan nahikoa.

 

 4

 

 Lehen herri zaharra gendun

 euskararen habe,

 baina gaur gazteleraz

 hitz egiten dabe;

 euskara hilzorian

 dugu oso grabe,

 honen kalte larriaz

 behar dugu jabe,

 ez bait da aberririk

 hizkuntzarik gabe.

 

 5

 

 Abertzale geraden

 lagun ta kideak,

 garbi euki ditzagun

 laneko ideak;

 azaltzen ditugula

 gure eskabideak,

 udalbatzar gabinete

 ta euskaltegiak,

 herria euskalduntzeko

 lehengo bideak.

 

 6

 

 Euskaldunok erderaz

 hizketan gabiltza,

 geuk ezartzen diogu

 hizkuntzari gaitza;

 dakigunok geurean

 behardugu mintza,

 nahi badugu herriak

 eduki bizitza,

 euskarai laguntzeko

 eman daigun hitza.

 


inprimatu