inprimatu
Nire meza berrian amari
Izenburua:
Nire meza berrian amari
Sinadura:
Goikoetxea Uriarte, Iņaki (Goitarki)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetxea, Iņaki

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1035.zk.
Orrialdea:
4

Nire meza berrian amari

 

Goikoetxea Uriarte, Iņaki (Goitarki)

 

 1

 

 Bertso-barri zirtzil bat

 kantatzen baneki!...

 Baiņan bertso lanetan

 nauzue aur txiki.

 Asi nadin moldatzen

 ongi edo txarki:

 Jaunak izan dezala

 niretzat erruki.

 

 2

 

 Lenen agi bear dot

 gure amarekin.

 ipuiņak kontatzeko

 biok alkarrekin

 belarrira ixilki

 nai dautsat itzegin,

 danen aurrean lotsaz

 gorritu ez dedin.

 

 3

 

 Gauza bat esateko,

 daukat nik zuretzat;

 ez artu, nire ama,

 kontseju au txartzat:

 negar egiten dozu

 geiegi deritxat;

 ala nik ikusi dot

 gaurko Mezan, beintzat.

 

 4

 

 Iņor gaixotzen bada

 gure ama negarrez.

 Zoritxarrik badogu

 amak poztu nai ez.

 Semeak emon dautso

 Meza Deuna lenez,

 ta gaur be gure amak

 negar pozen-pozez.

 

 5

 

 Azpe'ko iturria

 beti dariolari,

 ur preskua eskeintzen

 egarri danari.

 Ama, zure begiak

 dira iturri bi.

 Zergatik egin zara

 umetxo negarti?

 

 6

 

 Zuk zer somatu dozu

 gaur Meza Barrian,

 Jesus nire eskuetan

 Jesus dozunean?

 Egin, bai, negar, ama,

 egin zorionean.

 nik be negar egin dot

 biotz barrenean.

 

 7

 

 Nire ama maitea,

 ez al zara oroitzen

 nola entzun genion

 aitari esaten

 ĢEmakumen begia

 errez da betetzen.

 Bizardunek ez dogu

 negarrik egiten?

 

 8

 

 Aita zein arroxko dan

 nai izan dot jakin.

 Mezan begira dautsat

 begi buztanakin:

 Aita burruka ari zan

 negar malkoekin

 negar egin nai, eta

 lotsaz ezin egin.

 

 9

 

 Egizu negar, ama,

 egin ase arte:

 pekatu parkatzaille

 orain egin naute.

 Gaurtik egiņik nago

 zeruko alkate.

 Ango giltzak nik dauzkat

 San Pedro'kin naste.

 

 10

 

 Zerura joateko

 ordua danean,

 nik zu sartuko zaitut

 Glorian aidean.

 Aitari esango dautsat:

 Geldi, zu atean:

 Ez zara ez sartuko

 negar ein artean.


inprimatu