inprimatu
Pakea ez da
Izenburua:
Pakea ez da
Sinadura:
Agirretxea, Joseba Andoni (Antxeta)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirretxea, Joseba Andoni

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
868.zk.
Orrialdea:
13

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pakea ez da

 

Agirretxea, J.A. (Antxeta)

 

 Bakea ez da

 labe garaietako kea

 bakea ez da

 txaletean bizi den

 Albako dukea.

 Ez, ez da hori

 nik nahi dudan bakea

 ez, ez da hori

 nik behar dudan bakea.

 Ez da basamortuan

 larri dabilen sugea

 hori baino gehiago

 hori baino luzeago da

 gure bakea

 gure bake zuria

 Aralargo eta Gorbeiko

 elur maluten xehetasuna

 da guri bakean bizi den

 bake baketsua.

 


inprimatu