inprimatu
Ohore zuri!
Izenburua:
Ohore zuri!
Sinadura:
Goikoetxea Olaondo, Joan Ignazio (Gaztelu, Bordatxuri, Menditarra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goikoetxea, Joan Inazioa

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
519.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ohore zuri!

 

Gaztelu

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hori!

 Sapelatzen atzaparretan erortzetik

 begira zatzaion herri herri.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Egundoko sarraskia ta ondamendia

 garaitzen duzu herri bikain herri.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Inoiz ez bezalako gudu hain gogorra

 burutu ahal izan duzun herri herri.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Adorez eta pairamenez lortu duzun

 garaipenaren jabe zeran herri horri.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Lurbirako herri zapaldu guzien

 eredu goien jaiki zeran herri herri.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Eta lotsa gaizto zu belauniko

 ikus nahi izan zaituen guzieri.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Mundu zabalean heda dedila

 elkarren besarkadaren berri.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Erizaien debantaila bezain argi

 etorkizun ongi merezia zuri.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Ez nuke hil nahi laztandu gabe

 odol-ibaiez bustitatko lur hori.

 

 Ohore zuri, Viet nam herri hor!

 Ez lorerik, haur baten irri garbirik

 nahi dizut bakar-bakarrik eskeini.

 


inprimatu