inprimatu
E... e... e... up!
Izenburua:
E... e... e... up!
Sinadura:
Goiburu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goiburu

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
186.zk.
Orrialdea:
1

¡E... e... e... up!

 

Goiburu

 

 Pedro Amutxastegi

 Nere lagun zarra

 Entzun det ARGIA'ko

 Zure deadarra;

 Gaur ARGIA saltzalle

 Atzo Gipuzkoarra

 Au da zuzen dabillen

 Gure aiton zarra.

 

 Bejondeizula Pedro

 Jarrai orrelaxen

 Lo zorruan daudenak

 Esnatu ditezen.

 Diadar sendo egin

 Gorrak entzun arte

 Zuk dezula asteroko

 ARGI'ena saltzen.

 

 Bergara'n jayo ziñan

 Billabona'n azi

 Andoain'en egon ziñan

 Ernani'n gaur bizi.

 Jayuak nunbait ere

 bear du ibilli:

 Luzaroko bizia

 Eskatu Jaunari.

 

 Aspaldi ikusi gabe,

 Pedro adiskide,

 Sarritan ikusteko

 urrutitxo gaude.

 Zure jayoterrian

 Gu orain biztanle,

 Ludia biraka dabill

 atsedenik gabe.

 

 ¿Eztarria dezula

 Oso legorturik?

 Ernani'n ez da noski

 Uraren paltarik,

 Ain gutxi ere berriz

 Sagardo ederrenik

 Zintzurra bustitzeko

 Ez da gauza oberik

 

 Potxokada edateko

 Limosna txiki bat

 ARGI'ra bialtzen det,

 Ori da zuretzat.

 Aiton polita zaude

 Ala iduritzen zat

 ARGIA'ko argazkiyan

 Onik zaude beintzat.

 

 Agur ezagun zarra

 beste egun bat arte;

 Jaunak emen deizula

 beste orrenbeste urte:

 Bai famillian ere

 osasun ta pake

 ta eztarria bustitzeko

 Zakelak bet-bete.

 


inprimatu