inprimatu
Pegoi baten izaera
Izenburua:
Pegoi baten izaera
Sinadura:
Goialde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Goialde

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
180.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pegoi baten izaera

 

Goialde

 

 -1-

 

 Ene, famili laztana!

 benetan maita detana,

 gau eta egun beti goguan

 darabilkidana;

 sortutzearren zer jana

 eta beste bear dana

 etxetik urrutira juanda

 egiten det lana.

 

 -2-

 

 Umeakin emaztea

 lanez ta nekez betea

 samingarria oi da neretzat

 utzita juatea;

 aldendurikan astea

 igarotzea tristea,

 ez erosua gure oraingo

 bizi izatea.

 

 -3-

 

 Ugari samar umeak,

 ta gu izanik pobreak

 zaldu bearra ekarri digu

 oiek azitzeak;

 zaildu bearra ekarri digu

 eskola erakusteak...

 modu eskaxa degunarentzat

 zer buruausteak!

 

 -4-

 

 Berak eskolan dabiltza

 ikasi naiaz langintza,

 gurasuok lan neketsuetan

 izerdi ta pitsa,

 latza da gure bizitza,

 estu ta larri gabiltza,

 bete bearrez geure gain artu

 genduen ekintza.

 

 -5-

 

 MUTILZARRAK:

 Zergaitik ainbeste neke

 gizonak egin lezake

 beti beartsu izango eta

 orrela jo ta ke?

 ERANTZUNA:

 Gurasua baziņake

 igarriko zenioke,

 nere lekuan zuk ere berdin

 egingo zenduke.

 

 -6-

 

 Egia garbi esaten,

 ez naiz batere lotsatzen,

 etorri gutxi eta sarritan

 etzaigu iristen;

 bildur gerala gastatzen,

 beti kontu ateratzen,

 diru gutxikin zail dago gure

 premiak estaltzen.

 

 -7-

 

 Pobre jaio ta azia,

 gazterik lanen asia,

 nere denboran makiņabat otz

 ta gose pasia;

 dedan alderdi guzia

 pegontzan irabazia,

 gure umientzat ezkenduke nai

 olako bizia.

 

 -8-

 

 Pegoiaren izaera,

 lan zakarretan aurrera,

 baņan pin samar bear danean

 utzi baztarrera;

 begiratzean etxera

 naigabea biotzera,

 bear litzaken saririk ezin

 iņola atera.

 

 -9-

 

 Askok esaten dutena,

 nik igartzen diotena,

 pegontza dala irabazpide

 gutxien duena;

 gizatasuna aurrena,

 langintza on bat urrena,

 ori da gure umientzako

 nai gendukiena.

 

 -10-

 

 Aita-amak nik goguan,

 Jaunak ditzala Zeruan,

 gugatik ainbat arrasta egin

 zutenak munduan;

 gu ere aien moduan

 gabiltz alegin osuan,

 egunen batez obeto izango

 geradelakuan.

 


inprimatu