Tule'ko erregea
Goethe, J.W.
Errege bat izan zan bein Tule-n,
erioraiño zintzo ta kirmen;
bere matteak, iltzeko orduan,
urrezko ontzi bat baitzion eman.
Ederragorik ezer etzaio,
ort darabil yatorduoro;
begiak malkoz urtzen zitzatzkan
andik edaten zuen guzian.
Iltzerakoan, zenbatzen ditu
bere mendeko yaurgo ta iriak;
oiñordekoai utzi zizkien
ontzia ez beste on guziak.
Oturuntza bat apaindu zuan,
zaldun guziak bere inguruan,
bere asaben gela garaian
itsas-bazterreko yauregian.
An txutitu zan edale zarra,
edan zuen azken bizi-garra
ta aurtiki zuen ontzi gurena
azkar itsas-ugiñetan bera.
Ikusi zuen ura erortzen,
urez betetzen, itsasperatzen;
begiak goibel yarri zitzaizkan,
geroz etzuen txortarik edan.