inprimatu
Pello ta Maria
Izenburua:
Pello ta Maria
Sinadura:
Gilenbeltza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gilenbeltza

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1912
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1298.zk.
Orrialdea:
3

Pello ta Maria

 

Gilenbeltza

 

 1

 

 Garazin bizi dira Pello ta Maria

 Berriki ezkondurik duela urthia:

 Pellok ez du hastio mamaño gorria:

 Mamañok makhurturik artetan begia,

 Zeiharka negurtzen du herrestan bidia.

 

 2

 

 Mariak behatzen du bihotza tristerik,

 Pelloren philda tcharrek guziz penaturik:

 Dilindan heldu zayo, belhauna flakorik,

 Sudur eta kopeta belturiz betherik,

 Sakolak zolaraino zinez murtchaturik.

 

 3

 

 «Gizon pollita zautak sartzen gaur etchian,

 Lanen akhabatzeko trempu ederrian!

 Afaria hortche duk hozturik eltzian:

 Ahalge behar huke jendea aintzinian,

 Planta hortan sartzeko ezkondu berrian!

 

 4

 

 Hire kalaka ez dun sekulan gelditzen;

 Garbiki iduri dun eyhera alhatzen.

 Barur hizanez othe hasi nun beldurtzen,

 Otomobilak ere ez ditun higitzen,

 Zerbeit ez bazaiote barnian ezartzen.

 

 5

 

 Hire beha egon nuk hozturik athian,

 Aita ez nintzelarik sobera trempian,

 Plazer guti emaiten daitak familian,

 Ez baduk itzultzerik gizon tenorian:

 Egun ere nor zukan azken ostatian?

 

 6

 

 Badun hor pena frango niri kantatzeko:

 Ezkondu baino lehen deus ez erraiteko!

 Pello berbera zunan arria edateko,

 Nun hituen begiak ene ikusteko,

 Berantegi dun orai intzirez hasteko!

 

 7

 

 Ez nuk ez behinere ibili ondotik,

 Holako lili baten izaitea gatik;

 Gureak hortarik juan behar dik engoitik,

 Esperantcha badiat halere nonbeitik

 khambiatuko hizela dukan kostumatik

 

 8

 

 Badun segur ni baino herrebesagorik

 Uste duna nintzela hor gaindi bakharrik?

 Batichta eta Manech gure ganat jinik,

 Badakin heiekin ez dela partitzetik,

 Hantche ditun errekan, biak eroririk.


inprimatu