inprimatu
Euskerari
Izenburua:
Euskerari
Sinadura:
Gezaltza
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gezaltza

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
176.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskerari

 

Gezaltza

 

 1

 

 Zarata aundirik atera gabe

 jendearen ezpaņetan,

 irrixtatutzen zera noizik bein

 banakaren mingaņetan.

 Zure kabiak egin dituzu

 zenbait biotz biguņetan,

 sustraiak ondu itzazu berriz

 barren barrengo muņetan.

 

 2

 

 Biotz gogorra izan zan noski;

 arek egin ziņun uka,

 baņa zure itz bakartxo batek

 zikiņik iņun eztauka.

 Egoskor batzuk ibiltzen dira

 AMA itz onetxen aurka,

 gaur alakoen seme askotxo

 dabill erderaz birauka.

 

 3

 

 Zu etzaitugu, mingain lerdoak,

 or dabilkiten ergela,

 Zu etzaitugu, osatu gabe

 gelditutako zimela.

 Zu lora garbi garbia zera,

 ez lokazpeko orbela,

 ala ta ere ematen dezu

 udazkenean zaudela.

 

 4

 

 Udazkenean ezkur alerik

 juten da ibaian bera,

 zurrunbil batek lokatza pilla bat

 amiltzen dio gaņera.

 Antxen azpian, sustrai tinkoa

 emanaz aldamenera,

 udaberrian zer landarea

 azaltzen dan azalera!

 

 5

 

 Zu etziņaden makala jio,

 zu etzera bildurtia,

 adar sendoak altza itzazu

 eta kemendu urtia.

 Udazkenean zigorra dator,

 ta neguan elurtia,

 iraun bearra izango degu

 txarren aldi gezurtia.

 

 6

 

 Altsu bakarrak egiņak dira;

 espirituak emanak,

 zu berpiztutzen zeran bezela

 berpiztu izan diranak.

 Indartu eta ziurtu bitez

 aritzaren sustrai danak,

 Altsuarekin sinisten degu

 zure maitale geranak.

 

 


inprimatu