inprimatu
Herriko Alkate banintz
Izenburua:
Herriko Alkate banintz
Sinadura:
Gesalaga, Jose Antonio (Zaldubi, Mozkorra)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zaldubi

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
979.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herriko alkate banintz

 

Gesalaga, Jose Antonio (Zaldubi)

 

 Herri honetan arazo anitz,

 eta askotan galduta gabiltz,

 gure artean sarturik dugu

 ezin kontatu hala gaitz, (bis)

 gainetik hainbeste ekaitz,

 dardaraz etxe ta haritz,

 hutsa onerako balitz,

 gainez sarritan asmo onenak

 bihurtzen dira ameskaitz,

 baina herria zerbi nahi nuke

 HERRIKO ALKATE BANINTZ. (bis)

 

 Konpondu nahirik hainbat zoritxar,

 egon behar da hainbeste indar,

 pake santua behingoz harturik

 zuzenbide edo izar, (bis)

 hori bait da horratz-ifar,

 zertarako su ta txingar?

 elkartuz ezker-eskuindar

 egin dezagun lana guztiok

 frutu emateko bihar,

 eta eskua leial emanaz

 jasoko dugu ELGOIBAR. (bis)

 

 Langintza hontan saiatu denak,

 emanaz zintzo zuen ahalmenak,

 izan gaitzen, ez oilar baizik,

 zerbitzari apalenak, (bis)

 nahiz ta elkartu laurdenak,

 bilduz gero leialenak,

 ken ditzagun zoramenak,

 etorkizuna gurea data

 ezin gelditu azkenak,

 lan asko dago ta egin gabe

 ez gaitu hartuko penak (bis)

 

 Alkate honek lan berezia,

 ez dakit nola nik merezia,

 hautsi nahi nuke herri honetan

 anai arteko hesia, (bis)

 zertarako malezia?

 zoritxarreko gezia,

 gero elkar ihesia...

 bildu gaitezen elkarrengana

 langile ta burgesia,

 era horretan buka daiteke

 daukagun langabezia. (bis)

 

 Lana egin nahi eta ezina,

 aspaldi hontan gauza jakina.

 langabeziak familia bat

 uzten bait du desegina, (bis)

 ez da lanbide arina,

 horrek badu eragina,

 bihotzeraino sumina,

 ezin bukatu inolaz ere

 umeen negar zotina,

 zin egiten dut emango dela

 Udalaren ahalegina. (bis)

 

 Zergatik duzu kopet zimurra?

 Eta hestua zure zintzurra?

 - Langabeziak sartu ohi bait du

 hezurreraino bildurra. (bis)

 Noiz arte? Ez da ziurra,

 baina hartu du gailurra,

 jendea dago kizkurra,

 ta eman behar Udaletxeak

 luma edo ta haitzurra,

 elkar lagunduz ari garela

 izan dadila ikurra. (bis)

 

 Daukagun lana ezin da galdu,

 eta gu izan gaitezen malgu,

 Udaletxeko proiekto batzuk

 behar ditugu azaldu (bis)

 jolastokiak zabaldu,

 lurrak erosi ta saldu,

 asmo eskasenak salbu,

 ingurumena hobetze arren

 jarrerarik ez itzaldu,

 gure herria dotoretzea

 beste asmorik ba dal du? (bis)

 

 Baina hau ez da sarri erraza,

 poltsa ez bait da horren kapaza,

 baina herria prest dago eta

 laguntza ez da eskasa, (bis)

 hobetu kale ta plaza

 egin dezagun solasa,

 ta ibil gaitezen lasa,

 ingurune bat euki dezagun

 gozo hartzeko arnasa,

 eta umeek jolastegitan

 egin dezaten jolasa. (bis)

 

 Entzun umeen jolasen farrak,

 kolunpiotan din, dan edarrak,

 jolasten beti heltzen zaizkie

 nahi gabe ilunabarrak, (bis)

 ez dira hortan baldarrak,

 nor gehiagoka azkarrak,

 nahiz eta izan kazkarrak,

 lorategian jolas daitezke

 lagun gisa herritarrak,

 eta atzetik begiratuaz

 irrifar eginez zaharrak. (bis)

 

 Kultura ere guk behar bultza,

 al den neurrian beti goruntza,

 era horretan sendotu dadin

 herriak duen gorputza, (bis)

 arren ez hartu zaputza,

 ez delako amets hutsa,

 baizik oinarri ta funtsa,

 Euskal Herrian gure kulturak

 noizpait behar du maisutza,

 zabal dezagun herrian zehar

 gure herriko hizkuntza. (bis)

 

 Ez dakitenei eman aukera,

 ikas dezaten gure euskera,

 eta euskaldun direnak berriz

 joan alfabetatzera, (bis)

 herriak duen jarrera,

 txalogarria da bera,

 kultura doa aurrera,

 ta kanpokoak integratzeko

 eten dezagun barrera,

 era horretan igoko gara

 mendiaren gailurrera. (bis)

 

 Helbururaino iritxi arte,

 bideek neke franko dakarte,

 baina askotan hortik jotzeko

 asmoek esan didate, (bis)

 lan egiten hartu parte,

 ez bait da izango kalte,

 jo herriko zenbait ate,

 etorkizuna ez da izango

 bide hortatik aparte,

 herri paketsu bat litzateke

 izango banintz Alkate. (bis)

 


inprimatu