inprimatu
Azpeiti'tik
Izenburua:
Azpeiti'tik
Sinadura:
Gerala
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gerala

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
445.zk.
Orrialdea:
2

Gerala

 

 Atozte danok nigana,

 Atozte gogoz bai,

 Arkituko nazute-ta

 Emen eta nun nai.

 

 Zeruratu nai dezutenak

 Eta ludian ondo izan nai

 Atozte neregana

 Atozte biotzez bai

 

 Nik det Kurutzean zuentzat

 Zeru ederra irabazi

 ¿Zuek biotzez maitatzia

 Orregatik ez det merezi?

 

 Maite zazute laztanak

 Nere Biotz berdingabia

 Bada bere da zerurako

 Bizi, egi eta bidia.

 

 Atozte bada azkar

 Baño askoz azkarrago

 Bada Biotz onetan

 Zuen bizia dago.

 

 Zuek nitzaz astuta urren

 Ikusten zaituztenian

 Naigabe aundia dira

 Nere Biotz barrenian.

 

 Zigorrez, arantzaz ta iltzez

 Josten dezute nere Biotza

 Eta berrizten diazute

 Kalbarioko eriotza.

 

 Ez da entzuten zuen otoitzik

 Aldenduta nere Biotzetik

 Baña gaizpetuak zerate

 Zori txarreko une artatik.

 

 Orduan zerate neretzat

 Eriotz azkeneko miña!

 Alare barkatzen dizutet

 Zuen itxun ta ez jakiña.

 

 Baña bere maitasun sua

 Ikusi al bazenduteke,

 Zuen biotz izoztu oiek

 Beala berotuko litzazke.

 

 Orrelan bada, ¡¡atozte!!

 Baño askoz azkarrago

 Bada "zeruko bide ziurra"

 Nere Biotzian dago.

 


inprimatu