inprimatu
Zer pena!
Izenburua:
Zer pena!
Sinadura:
Gelbenzu, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gelbenzu, Ramon

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
132.zk.
Orrialdea:
2

Zer pena!

 

Guelbenzu, Ramon

 

 ¡Ama batentzat zer miñ aundiya!

 ¿Nola ez bere biyotza urratu,

 Iya illian daukan alabak

 Ogei urterik gaur ezbaditu...?

 Koithadu ura anchen zeguan

 Oyian ezin zala mugitu...

 Zertan Jainkuak bearzubentzat

 Orlako penak jarritzen ditu?

 ¡Orain geyena bizi biar ta!...

 ¡Nola ez bada arzaz kupitu!

 

 Udaskenian oi dan bezela

 Liriyo fiña oso igartzen,

 Ala berian zijuakiyon

 Bere asnasa pizkaka aitzen;

 Galdetzen zuben: ¿Zergatik ez da

 Nere galaya orain etortzen?

 Gaur zinisten det ez nindubela

 Esan bezela berak maitetzen...

 T'ama-alabak malko artian

 Bezarkadakin ziran laztantzen!...

 

 Belarriyara esaten zizkan

 Azken agurrak bere amari,

 (Biyotza urtzen zijuakiten

 Entzuten ala ayek biyari)

 Mundu onetan nere gidari;

 Agur bat eman, zure urrena

 Maitasun dena nik nubenari...

 Aren zai nago urrunt joateko...

 Bañan, ¡gaistua! ez da ageri!...

 

 Bañan ill da gero ni onera

 Etortzen bada galai gastia,

 Ez nuke naiko nere pechuan

 Mushu ematen ari uztia;

 Bildur bat damat ni aztu eta

 Egiñ ote dun oraiñ bestia,

 Nik det kulpa, nik, ezagueraren

 Jaltan arekin ala astia...

 ¡Zer itz faltzua esan zirana!

 "Zu izango zera nere emastia..."

 

 ¿Noiz orraztuko ditut urrena,

 Zure buruko ille churiyak,

 Eche aurreko gaztaña-pian

 Kontu kontari jarririk biyak?

 Zenbat oroitzen zaizkidan oraiñ

 Naiz nekez izan zure egiyak;

 Orain buztitzen zaizkit, alperrik,

 Damutasunez, nere begiyak!...

 Zerbait kupira izango aldu,

 Komeni bada, o! Jaun aundiyak!

 

 Itzik asmatu eziñik, zeguen

 Ama gajua ari aditzen,

 Mantalen ertza begiyetara,

 Maiz shamar zala inguratutzen;

 Ala berian beasunaren

 Zorigaistozko ontizya uztutzen;

 Ala berian bere alaben

 Argitasuna dena itzaltzen...

 Ta biyotzikan ez zuben ura,

 Gela aretara etzan azaltzen...

 

 Ezkal-buruko ate soñua

 Zan bezelashe gelan sentitzen,

 Aur koitaduen betazal biyak

 Beti-betiko ziran eztutzen...

 Nere begiyen aurrez azaltzen

 Zan zoramena etzait astutzen,

 Nola ama arek, ate onduan,

 Eranzun ziyan malkoz urtutzen:

 "Berandu zatoz, eche onetara...

 ¿Zertan gaitusu orla penatzen...!

 


inprimatu