inprimatu
On Jose Gamboa jauna-ri
Izenburua:
On Jose Gamboa jauna-ri
Sinadura:
Gelbenzu, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gelbenzu, Ramon

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
76.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


On Jose Gamboa jauna-ri

 

Guelbenzu, Ramon

 

 ¡Jose! ¿zer modu aspaldi ontan?

 estasun ederrarekin

 edo gaisorik arkitzen zeran

 aguro nai nuke

 zutaz eduki bai egin nai nuben

 ..............................

 ta orregatik lan chiki eta

 zor-atzekoak egingo ditugu

 bakoitzak beren birekin,

 bañan aundiya egin diet nik gaur

 metitutzia zurekin,

 Janikan asko dakatelakorik

 neronen burubarekin,

 bañan, ¡aurrera!... aitortu nai det

 nere luma motelakin,

 ezin leikela iñoiz fiyatu

 emengo mutill zarrekin,

 esan zadazu. ¿Noiz ezkondutzen?

 zerade neskach arrekin?...

 

 Oso liraña dezu neskacha;

 lepua, tornua egiña;

 urria bezin dizdizariyak

 arren ortz eta agiña,

 beste bat ez da mundu onetan

 ederra, ura dun aña,

 aur orrek dizu izendatua

 edertasunaren gaña;

 lenbailen egin dezala zure

 amak; orisen orraña...

 ¿Zer esaten det?... oratu ari du

 trabatzen nere mingaña...

 "Puska batean isildutzekoa?..."

 ¡ezin isildu naiz baña!

 arritzen nasu, gauz oyetako

 zuk duzun ainbeste maña,

 Jose maitia, zuk ezin dezu

 nescacha ori engaña?...

 nik gaur aski det, zuk orain neri

 jarri baduzu ordaña.

 


inprimatu