inprimatu
Gashua!
Izenburua:
Gashua!
Sinadura:
Gelbenzu, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gelbenzu, Ramon

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
75.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gashua!

 

Guelbenzu, Ramon

 

 Seaskachuan arkitutzen zan

 azken agurrak ezin egiñik,

 aurcho chikiya, bere amari 

 non miña zuben ezin esanik;

 laztan gosuak noizian beinka

 bezochuekin ezta emanik,

 eriyotzari ezku emana

 ezin ziniztu arkitzen zanik,

 ¡bi ayek ala ikusirikan

 naikua negar egin nuben nik!

 

 Ama gasuak, bere biyotza

 penaren bidez purrakaturik

 musu gosoak ematen zizkan

 eta aurchuak esaguturik,

 iya itzali ziran begiyak

 amarengana, oso botarik;

 an ez zeguan zosegurikan;

 an ez zeguan batere lorik,

 ez det ikusi ala sufritzen

 mundu onetan iñoiz amarik.

 

 Mantalen ertza begiyetara

 lazterka zuben ark eramaten,

 malko artian, musu gosoak

 aurrari asko zizkan ematen;

 ¿Zer ote ziyon bere biyotzak

 tranze chit eztu artan esaten!...

 ¿Zertan ari zan amacho ori

 beasunetik ala eraten?...

 ¿Eta zergatik ziyon Jainkuak

 besoetatik aurra nai eten?...

 

 Baziruriyen urte osua

 igaro zala egun berian,

 ta ama gasua ez jan t'es eran

 ere aurraren aldamenian;

 belarriya chit erne jarririk

 aren asnase iya joanian,

 alde batera zerbait posturik

 begi sabalik jartzen zanian,

 berriz berela tristetutzeko

 jartzen baziran chit illunian!...

 

 ¿Munduan alda pena aundiyorik

 ama batentzat, bere aurchua

 miñez jartzia, ta luzaruan

 uztu eziña seazkachua.

 eta nai arren ezin emana

 kuthun arreri bere pechua?...

 non iruritzen zayon-chit gaizki

 arkitzen dala aingeruchua,

 nabaiturikan pechu chikitik

 irteten zayon asnazechua!

 

 Penaz isilik negoñ lekutik

 itz triste abek nizkan entzuten!

 "¿Zergatik ez du nere azkiari

 gure Jainkuak gaur erantzutent"

 ¿Nere aurchua aingeruchuak

 zeruetako biar altzuten?...

 ain san isilla, ain maitatiya,

 biyotz nerea zuben poztutzen

 ta orain berriz oso arida

 jelaren giza dena ostutzen!..."

 

 Etzan entzuten eche arretan

 baizik amaren negar sotiña

 ¡dana alperrik! gerta zitzayon

 koitharuari naiz alegiña

 bitzi zediyen ama arrek egin;

 etzan arkitzen artako diña...

 ezin nezake nik aurreratu

 zergatik dedan egon eziña,

 nik penik asko artu nuben ta...

 ¡ama arrek dauka naikua miña!

 


inprimatu