inprimatu
Euskera bizi dedilla
Izenburua:
Euskera bizi dedilla
Sinadura:
Gelbenzu, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gelbenzu, Ramon

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
78.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskera bizi dedilla

 

Guelbenzu, Ramon

 

 Biyotz barrendik irten nayian

 Azpaldi daukat ojua,

 T'ezin nezake gueyago iduki,

 Ta aitortutzera nijua;

 Euskera maitagarriya

 Azpaldichuan ¡gajua!

 Egon biardu ar charren batek

 Zaiñ-zaiñetatikan jua.

 

 Orrengatikan euskaldun denak

 Eguin biega alegiña

 Sendatutzera ar zital orrek

 Eragiten diyon miña;

 Biotzetikan Euzkera zale

 Fiñak guziak bagiña,

 -Ez guenduko guk, ez, gaur izango.

 Orisen eguin eziña.

 

 Somorro zital pozoitu ori

 Bear degu guk zapaldu

 Gure Euskara berdin gabea

 Oso ez dediyen galdu;

 Orduban bere birtute denak

 Eguingoitugu azaldu

 Urrezko mantu baten modura 

 Guztiz dediyen zabaldu

 

 Orain artian beti izan.da

 Euskera oso umilla;

 Azkenerako besterik onuntz

 Etorri da bere billa;

 Euskaldun denak lagundu jator.

 Bestela laister da illa

 Beragatikan gu ill gaitian,

 Ta Euskera bizi dedilla!

 


inprimatu