inprimatu
Betiko pena!
Izenburua:
Betiko pena!
Sinadura:
Gelbenzu, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gelbenzu, Ramon

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
104.zk.
Orrialdea:
2-3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Betiko pena!

 

Guelbenzu, Ramon

 

 ¿Zer da biziya ez baldin bada

 Gozamenikan iñon arkitzen?...

 Zertan diyogu gure animari

 Illumpe onetan onela utzitzen,

 Igarririkan pishka banaka

 Nola dijuan dana guchitzen

 Eta menturaz gure sentzuen

 Argitasuna bada ichitzen?...

 Itz abekinche alargun gaste

 Eta triste bit zan mintzatutzen.

 

 ¿Nola ez bada arzaz kupitu,

 Ikusirikan seaskachua

 Eta maindire churi artian

 Baldin bazeukan bere aurchua!...

 Nabaitzen niyon koithaduari

 Irteten larri amazechua

 Norbaiten faltan noizian beinka

 Zabaldurikan ark begichua,

 Negar zati bat egin ondoren

 Billatu nayan amen pechua.

 

 Zeñen tristia izan biardun

 Aur batentzako, denbora joanik,

 Galdetutzia bere amari

 ¡Banan! ¿amacho!... aita zein det nik?...

 ¿Nola ez da an malkoz urtuko

 Bezarkada bat ari emanik

 Eta zotinak gelditzen bada

 Aurrari ezin ezer esanik...?

 ¡Ez det zinisten pena aundiyorik

 Mundu onetan izango danik!...

 

 Bere biyotzen pushka izanik

 Maitatutzen da alegiñian,

 Amoriyua badiyo ari

 Ama da eta, batek añian;

 Bañan odola nola dakarren

 Aita arena bere zañian,

 Egon agatik aldan guziyan

 Bere amaren magal gañian,

 Aita zein duben galdetuko du.

 Betiko itza ark min añan!...

 

 Ama gashuak onela diyo:

 Seme...! chikiya ziñan artian...

 (Oroitu utzak nere mingaña

 Traba azten dit gaur bat batian!...)

 Bai, itsasora aldendu zala

 Nere amoriyo ta sure kaltian;

 Orduezkero es dezu Aitik...

 Arzas oroitzen bizi gaitian,

 Arkitu dedin, komeni bada,

 Guro Jaunaren zeru maitian.

 

 Gerostik, semes kupi garriya

 Itsas aldera beti begira,

 Igarotzen da bere biziya,

 Barrenak nois nai egiñik jira;

 Egunak ditun ordu gusiyak

 Arentzak oso luziak dira

 Nola es? bere egille ura

 Ikusi gabe joaten badira?...

 Guchiyorequin gizona franko

 Joan izan dira betiko obira.

 

 Nere biyotza arkitutzen da

 Bere lekutik irten nayian,

 Ikusitzian ama-semeak

 Aitaren billa beti kayian;

 Oyerakuan aita goguan

 Aren oraitza beti nayian

 Gashuak ezin pazarik gaba

 Ametza gozo ta lazayian...

 A¡ Jaungoikua!... lagun zayozu

 Penatu gabe geyegiyian!...

 


inprimatu