inprimatu
Miriku sabantaren othoitza
Izenburua:
Miriku sabantaren othoitza
Sinadura:
Gazteluzar, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazteluzar, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
840.,zk.
Orrialdea:
3

Miriku sabantaren othoitza

 

Gazteluzar, Bernard

 

 1

 

 Grazia suerta guzien

 Egiazko ithurria,

 Eta munduan diren minen

 Miriku miragarria,

 

 2

 

 Zuri dagotzu, o Jainkoa,

 Ordenantzen ematea!

 Biziaz eta herioaz

 Nahiaren agitea!

 

 3

 

 Bainan ez othe naiz ni ere

 Erien baltsan eria?

 Eri naiz eta ene mina

 Zerukotz ezta tipia.

 

 4

 

 Ene bihotza miletan zait

 Egun oroz altaratzen;

 Minek miletan doblaturik

 Miletan naute transitzen

 

 5

 

 Jauna, zure Odol saindua

 Galbarian isuria,

 Egin izan zen gure minen

 Sendatzeko ithurria.

 

 6

 

 Emozute gure bihotzei

 Bere ontasun ederra:

 Eta zerori egin zaite

 Gure arimen indarra.


inprimatu