inprimatu
Birjina Ama Maria bere Jesus Haurrarekin erretaula batean pintatua
Izenburua:
Birjina Ama Maria bere Jesus Haurrarekin erretaula batean pintatua
Sinadura:
Gazteluzar, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazteluzar, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
490.zk.
Orrialdea:
4

Birjina Ama Maria bere Jesus Haurrarekin erretaula batean pintatua

 

Gazteluzar, Bernard

 

 1

 

 Ikhusten duken haurtcho hau duk

 Gizona eta Jainkoa;

 Eta Haurtcho hunen Ama hau

 Erregiņa zerukoa.

 Posible da beraz munduan

 ikhustea pinturarik

 Pintura handi hau den baņo

 handiago daitekenik?

 

 2

 

 Erregiņa Birjina hau duk

 munduaren ilhargia;

 Eta Jainko gizon haur hau duk

 munduaren iguzkia.

 Posible da beraz munduan

 ikhustea figurarik

 Figura Argi hau den baņo

 argiago daitekenik?

 

 3

 

 Birjina Amak ziadukak

 arrosa bezain ederra;

 Haurrak Lylia(I) bezain churi

 iduritzen dik izarra.

 Munduan beraz posible da

 ediretea gauzarik -

 Gauza dohaisu hau den baņo

 dohatsuago daitenik?

 

 4

 

 Birjina Amak ziadukak

 bosoetan bere Haurra

 Elhurra zirudik (2) Birjinak,

 Haurrak zidurik elhurra,

 Posihle du beraz munduan

 Pintnra churi hau den baņo

 churiago daitekenik?

 

 5

 

 Haur hunek tik ihortziriak

 erabiltzen hedoietan:

 Dostetan hau bera hari duk

 Ama baten bulharretan.

 Munduan beraz posible da

 ikustea espanturik

 Espantu eder han den baņo

 ederrago daitekenik?

 

 6

 

 Ana humil bat duk Birjina,

 Jainkoaren gidaria.

 Amari Jainkoak ekhartzen

 ziok obedientzia.

 Posible da beraz munduan

 ahal daiten pinturarik

 Pintura eme hau den baņo

 emeago daitekenik?

 

 7

 

 Eznerik baizen ez duk Haurra,

 guztia ezti-eztia.

 Ama ere Haurraren gisa

 ezti-eztia guztia.

 O Jainko oan! posible da

 pensatzea figurarik

 Figura ezti hau den baņo

 eztiago daitekenik?

 

 8

 

 Haur hau ber bera izatu duk

 guztien Salbatzailea:

 Birjina haurtcho hunen Ama

 gare Ungi-egillea.

 Jendeak, posible da beraz

 ediretea (1) molderik

 Moltde glorios hau den baņo

 gloriosago daitenik?


inprimatu