inprimatu
Artzainek adoratzen dute Haurra
Izenburua:
Artzainek adoratzen dute Haurra
Sinadura:
Gazteluzar, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazteluzar, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
Alea:
542.zk.
Orrialdea:
1

Artzainek adoratzen dute Haurra

 

Gazteluzar, Bernard

 

 1

 

 Artzaiņak, zatozte fite,

 zatozte heia huntara,

 Arrokan barna hemen den

 Jainkoa adoratzera.

 

 2

 

 Hurbildu denaz geroztik

 ikusagun elkharrekiņ;

 Zuekiņ gu joanen gaituk;

 zatozte zuek gurekiņ.

 

 3

 

 Bildots polit bat hemen duk

 eta Bildots zerukoa,

 Heiak ez baitu oraino

 ikhusi hunelakoa.

 

 4

 

 Erakusten tik bisaian

 espantu miragarriak,

 Klarki baitire ageri

 bildurik zeru guztiak.

 

 5

 

 Hedoi eder baten gisa

 dik bere begitartea,

 Begiek ez ikhusteko

 hunen dibinitatea.

 

 6

 

 Nor ez da establi huntan

 guzia espantatuko?

 Era nor ez, ikhustean,

 amudioz flakatuko?

 

 7

 

 Nihon ere izan ez den

 etsenptu bat dik ematen;

 Emanik bere Bihotza,

 gurea dik galdegiten.

 

 8

 

 Egiņ dtk establi batez

 Parabisuko loria;

 Eta Gizon-Jainko batez

 Bildots adoragarria.

 

 9

 Neskatcha artzaiņ debotak,

 hunat laster egizue;

 Bildots berri dibino bat

 kontenplatuko duzue

 

 10

 

 Zuen ardi eta bildots

 guziak utz detzatzue.

 Zerutik jautsi Bildots bat

 Adoratuko duzue.

 

 11

 

 Baiņan hunen gurutzea

 emazus gerrietan;

 Har-zazue hunen ille

 dibinoa eskuetan.

 

 12

 

 Ille hau choilki duzue

 hunen zuen landetan,

 Zugn mendi, zuen haran,

 eta haritz-itzaletan.

 

 13

 

 Ardatzak eragitzue

 itzeez irutekotzat,

 Baņan hunen den tela

 izanen dela hunentzat.

 

 14

 

 Ederra behar diņ telak,

 ongi beraz egizue;

 Hartzaz arropa berriak

 gero egiņ detzazue.

 

 15

 

 Erhiak asaiu huntan

 erabilliko tutzue;

 Hargatik bethi eztia

 pena izanen duzue.

 

 16

 

 Emazue killoetan

 hunen grazia linhotzat;

 Eta hunen gurutzea

 zuen gerritan killotzat.


inprimatu