inprimatu
Amak salutatzen du Jesus bere haurra
Izenburua:
Amak salutatzen du Jesus bere haurra
Sinadura:
Gazteluzar, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazteluzar, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
907.zk.
Orrialdea:
4-5

Amak salutatzen du Jesus bere haurra

 

Gazteluzar, Bernard

 

 1

 

 Zeruko Errege puxanta

 Amaren sabel saindutik

 Agertu zenean munduan,

 Gorputz batez beztiturik.

 

 2

 

 Hala nola altxatzen baita

 Itsasotik iguzkia,

 Huna nola Amak zioen

 Iduki solas eztia:

 

 3

 

 Fiñean Begietan zaitut,

 Amaren seme maitea;

 Utzi duzu ene gorputza,

 Preso zinauden Etxea.

 

 4

 

 Izatu duzu ilhunpean

 Karzel ttipitto batentzat,

 Zuk behar ziñduen lekhua

 Aldare, eta Tenplu-tzat.

 

 5

 

 Arren, Jauna, sofri nazazu

 zuk eman libertatean,

 Pausa zaitzadan ene Haurra

 Amaren bulhar gaiñean.

 

 6

 

 Eta barkha diezadazu

 Hartzen dudan Ausartzia,

 Ene amudio handiak

 Ematen darot kuraia.

 

 7

 

 Bañan, o Haur maitagarria,

 Zure Amaren besoek

 Benturaz eztute balio

 Hanbat nola Establiek.

 

 8

 

 Nola deituko othe zaitut,

 Jainko Aitaren Semea?

 Ala zarela erranen dut

 Dohatsu dohakabea?

 

 9

 

 Jainko guziz puxanta zare

 Zeruetako glorian:

 Haur paubre baten gisa zare

 Bethlemengo Estaibian.

 

 10

 

 O Jauna, Printze dohatsua,

 Ene Jongoiko handia,

 Bañan Haurra, o Haur flakoa

 Eta ene Haurra ttipia!

 

 11

 

 Zer plazer zinuke? Sehaska?

 Ala plazer Aldarea?

 Aita deituko othe zaitut,

 Ala deituko Semea?

 

 12

 

 Irakats diozozu, othoi

 Amari Egin-bidea:

 Nigarrez zer galdatzen duzu:

 Insentsu, ala Esnea?

 

 13

 

 Zure miñen sosegatzeko,

 Ohoratzen tut, maitea,

 Zure flakotasuna behiñ,

 Gero zure botherea.

 

 14

 

 Egiazki zure Ama naiz

 Bai-ta Neskatoa ere,

 Beraz zor darotzut Bihotza,

 Eta zor beraz ohore.


inprimatu