inprimatu
Amak salutatzen du Jesus bere haurra
Izenburua:
Amak salutatzen du Jesus bere haurra
Sinadura:
Gazteluzar, Bernard
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazteluzar, Bernard

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1945
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
56.zk.
Orrialdea:
1

Amak salutatzeb du Jesus bere haurra

 

Gasteluçar, Bernard

 

 Zeruko Errege puchanta

 Amaren sabel saindutik

 Agertu zenean munduan

 gorphutz batez beztitura.

 

 Hala nola alchatzen baita

 Itsasotik iguzkia,

 Huna Amak nola zioen

 Iduki solas eztia:

 

 «Finean begietan zaitut,

 Amaren seme maitea!

 Utzi duzu ene gorphutza,

 Preso zinauden etchea!

 

 Izatu duzu ilhunpean

 Karzel ttipitto batentzat,

 Zuk behar zinduen lekhua

 Aldare eta tenplutzat.

 

 Arren Jauna, sofri nazazu,

 Zuk eman libertatean

 Pausa zaitzadan ene haurra,

 Amaren bulhar gainean!

 

 Eta barkha, diezadazu

 Hartzen dudan ausartzia

 Ene amudio handiak

 Ematen darot kuraia.

 

 Bainan, o Haur maitagarria,

 Zume Amaren besoak

 Benturaz eztute balio.

 Hanbat, nola establiek!

 

 Nola deithuko othe

 Jainko Aitaren Semea?

 Ala, zarela erranen dut

 Dohatsu dohakabea?

 

 Jainko guziz puchanta zare

 Zeruetako glorian;

 Haur paubre baten gisa zare

 Bettemengo establian.

 

 O Jauna, Printze dohatsua,

 Ene Jaungoiko handia.

 Bainan Haurra, o Haur jiakoa,

 Eta ene haur ttipia!

 

 Zer plazer zinduke? Se haska?

 Ala, plazer aldarea?

 Aita deithuko othe zaitut,

 Ala deithuko semea?

 

 Irakats diozozu, othoi,

 Amari eginbidea

 Nigarrez zer galdatzen duzu:

 Intsentsu ala esnea?

 

 Zure, minen sosegatzeko,

 Ohoratzen tut, maitea,

 Zure jainkotasuna behin,

 Gero zure e botherea!

 

 Egiazki zure Ama naiz,

 Bai ta neskatoa ere:

 Baraz zar darotzut bihotza

 Eta zor beraz ohore.»

 


inprimatu