inprimatu
Lagun baten gomutaz
Izenburua:
Lagun baten gomutaz
Sinadura:
Gaztelu, Jon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gaztelu, Jon

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
373.zk.
Orrialdea:
2

Lagun baten gomutaz

 

Gaztelu, Jon

 

 Itzak ariñak dira

 aldi batzuetan...

 ¡biotzak esan gura,

 ta itzak ezin esan!

 ¡Ezin bene-benetan

 biar bezela esan

 malkoak urten gabe...

 ¡¡"Arno-Mendi" il zan!!

 

 Ludian ezaguna

 ez baldin batzan ere,

 euskaldunen artian

 askok genduan maite.

 Maite ere benetan

 zalako zintzua,

 ta euzkel-zale bezela

 asko ez lakua.

 

 ¡Iriondo Iñaki!

 euzkeldun zintzua

 asko anairentzako

 zana ispillua...

 Askok eta geiagok,

 nai badute ikasi

 nola lana egiten dan,

 ¡gogoratu Iñaki!

 

 Bere txoko politan,

 errian ganian,

 ametsetan ein eban

 amaika bat bidar.

 Amez politak ziran,

 euzkeldun onanak...

 euzkeraz ikasteko

 Euzkotar guziak.

 

 ¡Itzak ariñak dira

 obe degu ixildu,

 negarraren indarrak

 ez gagizan mututu!

 Lagun onen juaera

 egin deigun agurtu,

 Jaunan onduan dedin

 egiñaz erregutu!...

 


inprimatu