inprimatu
Irakaskintza
Izenburua:
Irakaskintza
Sinadura:
Gazte batek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazte batek

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
604.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irakaskintza

 

Gazte batek

 

 I

 

 Baso ertzean txori txiki bat

 bilatua dut nahigabez,

 egan egin nahi bainan hankatik

 sokarik askatzerik ez.

 Errukiturik joan nintzaion

 ikusi nuen negarrez,

 urtetan presa egon ondoren

 egan asmatu ezinez.

 

 II

 

 Nere ingurura begiratu dut

 gelditua naiz kezkati,

 hainbat eta hainbat neska eta mutil

 ikusi ditut bildurti.

 Jaiotzetikan bizi izan dugun

 hesi latzaren irudi,

 ikusia dut hau dugula

 eta bizi naiz urduri.

 

 III

 

 Umea zertara bidaltzen duzun

 ikastola nahi dut jakin,

 abere koxkor baten antzera

 domatzeko ote den dut min.

 Andereņoak matematika

 erakusten badu, bai, fin,

 guraso denak konforme dira

 nahiz besterikan ez egin.

 

 IV

 

 Esanekoa izan dadila

 haurtxoa behintzat lehenik,

 errespetoa merezi dute

 goiean dauden jaun hoik.

 Gizarte hau ez da komeni

 gehiegi aldatzerik,

 zenbait reforma txurazkoak

 ez du eman inoiz minik.

 

 V

 

 E.G.B.ko programa berria

 askorentzat da ikusgarri,

 ikusten denez pentsatu dute

 dela gure salbagarri.

 Jendea nola eliminatu

 mugatua dago ongi,

 lehen ezinean dabiltzanentzat

 aprapos eta ederki.

 

 VI

 

 Programa honen barruan baita

 bilinguismoa da sartzen,

 baina gure herrietako

 eskolan ez dut ikusten,

 Magisterio eskoletako

 irakasleak mintzatzen

 euskeraz ez dakite berauek

 ta nori hasi erakusten.

 

 VII

 

 Selektibidadeko legea

 etorri zaigu ondoren,

 listo eta tonto bereizteko

 ahalik eta egokien

 Nola goiko eta behako

 betidanik izan diren,

 aurrera begira segurantza bat:

 ez hori aldatu, arren!

 

 VIII

 

 Berriro ere bide ertzetan

 beharko txoriak topatu,

 beren hanketan soka astunak

 loturikan ondo hestu.

 Egun batean libratutzean

 nolan gero egan asmatu,

 beren ametsik ederrenak be

 badituzue zapuztu?

 

 IX

 

 Irakaskintza loturik dago

 gizarte osoarekin

 eta hango gaitzak oso ederki

 distiratzen dira honekin.

 Sistema bakoitzak sortu du eskola

 bere intentzioakin,

 haur bakoitzak eramango du

 txertu hau berarekin.

 

 X

 

 irakasleak bere eskutan

 dauka zeregin haundia,

 nahiz goitikako egitura hau

 izan estu-ta larria.

 Egoera hontan ez dezakegu

 ase ez gure egarria,

 baina moldatzen hasi gaitezen

 biharko mundu berria.

 


inprimatu