inprimatu
Liburuetarik lagunetarat
Izenburua:
Liburuetarik lagunetarat
Sinadura:
Gazte bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazte bat

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1963
Argitalpenaren urtea:
Alea:
692.zk.
Orrialdea:
3

Liburuetarik lagunetarat

 

Gazte bat

 

 1

 

 Frangotan iduri zaut, ez dakit zendako,

 Naizen ene lagunak baino zaharrago,

 Zeren horiek dute nahi maiz jostatu,

 Beren gaztetasunaz ontsa baliatu.

 

 2

 

 Nik aldiz nahiago liburuak leitu,

 Ene amak erranik baitut nik aditu:

 Liburuek dutela jendea argitzen,

 Bainan orai sobera omen duket leitzen.

 

 3

 

 Egia erran ez naiz segurki zaharra,

 Hiruetan bakarrik egina bizarra

 Badut ere oraino ait'amen beharra,

 Ene besoetarat jin arte indarra.

 

 4

 

 Nahi nuke bai zinez, bertzekin jostatu.

 Bainan hortakotz behar naiz hainitz apaldu,

 Zeren ene barneko urguluak baitu

 Amodio iturria ni baitan agortu.

 

 5

 

 Urguluaz uste dut naizela goititu,

 Bainan orai ikhusten, nuela tronpatu.

 Zeren ene lagunak oro ditut galdu,

 Eta horren gatik naiz bakarrik gelditu.

 

 6

 

 Bakartasun hortarik nahiz ateratu,

 Amodioa behar dut ni baitan finkatu.

 Ez naiz xaharra bainan behar naiz gaztetu,

 Trixte naiz, nahi nuke nolazpeit argitu.

 

 7

 

 Gelatik egun batez beraz jautsi eta,

 Lagun ohiekin naiz hasi eleketa;

 Gero berriz harturik Eskualdun pilota,

 Arizan gira hainitz denboraz josteta,

 

 8

 

 Zerbaiten ikasteko liburuak behar,

 Bainan bake osoa heiek ezin ekar.

 Gazte lagunak, dugun bethi maita elgar,

 Horrek baitu emaiten bihotzari indar.


inprimatu