inprimatu
Gezurrean hatchemana
Izenburua:
Gezurrean hatchemana
Sinadura:
Gazte bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gazte bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1853.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gezurrean Hatchemana.

 

Gazte bat.

 

 Mattin Harrapa beren gizon langilerik

 Ez da Eskual-Herri guzian jaliko!

 Ahatsetan ilhunez etcherat bildurik,

 Goizetan zen jeikitzen ohetik argiko.

 

 Bainan etzen zozoa, Mattin Sorrakoa,

 Zinez zazpi debruak berekin zituen.

 Maite zuen biziki museko jokoa;

 Bai, harekin ibiliz zen irriz asetzen.

 

 Bazuen ostatu bat bide bazterrean,

 Biziki ona eta bere gostukoa.

 Nasaiki edaterat emaiten merketan

 Bertze aldi batzuez, arno meheskoa.

 

 Igande ahas batez chiztuz eta kantuz,

 Joan da gure Mattin, ur errekaraino;

 Eta hanche pensaketa egonik, bi eskuz

 Uretik hartzen ditu laur chipa ttipino.

 

 Heiek sakelan sartu eta berehala

 Lagun batzuekin ostaturat doha.

 Galdegiten bi kuchot arno gorri onak,

 Bai et'ahantzi gabe karta espagnolak.

 

 Etcheko andreak dazko karreiatzen,

 Irri murchin batekin basoak ezartzen

 Hari buruz erranez: " Aurthengo arnotik

 kartak ibiltzekoak, zer nahi hoberik? ".

 

 Emazteki gaichoa joan gibelerat,

 Ichtant baten buruan uzten du bakarrik.

 Mattinek hartzen ditu chipak sakelatik

 Botoila idek eta, sakatzen barnerat.

 

 Berehala deitzen du andere chuhurra

 Eta erraiten ura badela arnoan:

 Biziki gostu tcharra eta ez azkarra.

 Bertzeak dio uko egiten orduan.

 

 Mattinek erakusten, guti kechatua:

 "Zer dire chipa hauiek arnoan iheri?"

 Emaztekiak aldiz, gorri gorritua:

 "Barkatu! chortano bat beizik dut ezarri!"

 


inprimatu