inprimatu
[Ezkonberriei]
Izenburua:
[Ezkonberriei]
Sinadura:
Gaztaņaga, Jesus (Ertzinape)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gaztaņaga, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
414.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Ezkonberriei]

 

Ertziņape

 

 I

 

 Arratsalde on, jende maiteok,

 arratsalde on Jainkoak,

 denoi on egin dezaizutela

 jan eta edandakoak.

 Jakiņa dago nortzuengana

 dijoazen gaur bertsoak;

 ezkon-berriei opa dizkiet

 pozez zorion beroak,

 guztiok orain agur ditzagun

 eskeiņi gure txaloak.

 

 II

 

 Laurgain-auzoko eskola xarra...

 an biltzen zan aurtxo pilla,

 amabi urte dirala orain

 ikasle oso ixilla;

 ezagutu nun Maria Jesus

 garai artan neskatilla.

 Gaur ezkondurik agertzen zaigu

 beregana du mutilla,

 bizi guzian lagunarekin

 zoriontsua dedilla.

 

 III

 

 Gure munduan oker geiegi,

 bear gorrian jendeak,

 alare, orde, ajolarik ez

 askotan gure gazteak:

 kezka bakarra ematen die

 emen bapo bizitzeak.

 Ezkon-berriok ager zerate

 guztiz mixio-zaleak,

 zuek ikusiz guztiok ere

 izan gindezke obeak.

 

 IV

 

 Atzerapena... bear gorria...

 fede gabeko itzala...

 ondo dakigu mundu guztiaz

 nausitzen ari dirala.

 Aitortzen degu, ezkon-berriok,

 biotz piņa bear dala,

 zuen gisara joatekotan

 igaroz itxas-zabala,

 zuen ekintza gure Jainkoak

 goitik bedeinka dezala.

 

 V

 

 Zail da sinisten, ezkon-berriok,

 segitun Mixiolari,

 ba-dago, noski, Ameriketan

 egitekorik ugari.

 Aruntz zoazte, gaurtik egiņaz

 agur Euskalerriari,

 izerdi-lanak eskeiņi asmoz

 Benezuela lurrari,

 izan zazute Goi-Goiko Aita

 illun-alditan gidari.

 

 VI

 

 Gazte maiteok, zuen ekintza

 ain da gauza nabarmena,

 gure artean askoren askok

 uste dute itxumena.

 Emen bertan gaur kezkadunentzat

 ainbeste lan dagoena,

 Euskalerria utzirik, noski,

 urrutira zoztena,

 ez begiratu zuen atzera,

 ori kristau sinismena!

 

 VII

 

 Ezin ukatu Euskalerrian

 lan aundia dagoanik,

 bertan gaudenok saiatu bear

 aztu gabe nor geranik.

 Beste gazterik ez al da baiņa,

 gelditzen zuek joanik?

 Jan-edan eta alkar-burrukak

 utzi ezkero yadanik,

 zuek joanda-re ba-dago emen

 nortzuk egin euskal lanik.

 

 VIII

 

 Egunen batez berriz onuntza

 irten ezkero iņola,

 gogoan artu Euskalerria

 iltzeko zoriz dagola.

 Alaxe oi da zarraren zarrez

 igartuz doan arbola,

 gazte maiteok, zuen ezkontzaz

 berritu bear odola,

 bitarte ontan agur beroak

 Mendiluze-Manterola.

 


inprimatu