inprimatu
Erriarentzat bizitzea
Izenburua:
Erriarentzat bizitzea
Sinadura:
Gaztaņaga, Jesus (Ertzinape)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gaztaņaga, Jesus

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
448.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erriarentzat bizitzea

 

Ertziņape

 

 -1-

 

 "Martiņeneko" seme gaztea

 bizkor ta egon-eziņa,

 Aizarnak daukan enparantz ortan

 amaika korri egiņa!

 Esan dezagun, bein artutako

 bidean jarraitzen piņa,

 gaur etziņake apaiz izango

 beti jolastu baziņa.

 

 -2-

 

 Txiki ziņala gerta zitzaizun

 aitatxoren eriotza,

 zeure barruan nabaitu bear

 aitarik ezaren otza.

 Gaurko egunez alai daukazu

 odol berotan biotza,

 gaurtik zu zera zure sendi ta

 erri osoaren poza.

 

 -3-

 

 Zorioneko alargun eta

 ama zori obekoa,

 anai-arreba, osaba-izeba,

 ta senitarte osoa,

 guziontzako gaurko eguna

 benetan poztutzekoa:

 erriarentzat Jaunari eman

 diozute kastakoa.

 

 -4-

 

 Izaia izan, ala zugaitza...

 toki oneko aldea!

 Odol-zupatzez bizi baita bat,

 bestea txit emaillea:

 osto ta itzat ematen ditu,

 bere garaian alea.

 Zeran guzia besterentzako,

 orra zuk artu bidea!

 

 -5-

 

 Ez pentsa, gero, apaiz-bidea

 izango danik xamurra:

 nor-berarentzat babesikan ez,

 oinpean kolokan lurra,

 alde guzitik, diru ta gezur,

 nagusitutzen maltzurra.

 Bearko duzu illunpe ortan

 sinismen-argi ziurra!

 

 -6-

 

 Apaiz artera sarturik zaude,

 gure adiskide kutun:

 besterik gabe artua duzu

 gaurtik gurutz-bide astun.

 Ez uste, orde, kanpoak argi,

 barrua danik beltz-illun:

 Besteren alde saiatutzeak

 berekin du argi tegun!

 

 -7-

 

 Erriarentzat bizitze ori

 itzez ederra izaki,

 besteri asko eskatu baiņan,

 ematekoan aitzaki.

 Ez ordu eta ez etxerikan,

 ez ondorengo jarraiki,

 erritarrentzat bizi bearra

 zer dan apaizak ba-daki.

 

 -8-

 

 Erri batetik artua zera

 gaurtikan apaiz-berri,

 maita bearra daukazu benaz

 ekarri zinduan erri.

 Naiz-ta ibilli ikas-lanean

 erri eta bai atzerri,

 maita itzatzu Euskera eta

 beti maita Euskalerri!

 

 -9-

 

 Ikas-lanean asko dabiltza

 erri-lanentzat asarrez,

 jende ikasi, erri-saltzaille

 biurtuaz zoritxarrez.

 Ikas ezazu, Euskalerria

 argiz ornitu bearrez:

 ezin diteke diruz askatu,

 ezta tiroen su-garrez.

 

 -10-

 

 Lenengo aldiz ikusi dugu

 Aizarnan gerta etzana:

 bere seme bat apaiz artera

 Gotzaiak sartu duana,

 Jainkoagatik erriarentzat

 betiko izango dana.

 Zorioneko sendia eta

 zorioneko Aizarna!

 

 -11-

 

 Gotzaia eta ogeitik gora

 apaiz-lagun aldarean,

 adiskide ta senitarteko,

 aizarnarrekin batean,

 elizan lenen, gero bazkaltzen

 lagunarte jatorrean.

 Aztuko ez dan gertakizuna,

 Aizarna dan bitartean!

 


inprimatu