inprimatu
Ametsetan
Izenburua:
Ametsetan
Sinadura:
Agirre, Pedro (Pello Agirre)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Agirre, Pedro

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
72.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ametsetan

 

Aguirre, Pello

 

 Aingerucho bat putzuan

 guztiz ichura gaiztuan

 zebillen ia ituan;

 saltatu eta atera nuen

 bizirik oso justuan;

 kontentu nitzan orduan

 toki onean nenguan

 aberasteko moduan.

 

 Neretzat bear zuena

 aldrebes irten zait dena

 uste segura nuena;

 alaba bakar chit aberatsa

 millonario batean,

 biurtzeko alkarrena

 biek altzan azkarrena

 eman ziraden baimena.

 

 Egon arren bustirikan

 etzan sentitzen otzikan

 berotasuna baizikan;

 nik ez nuen ez gaur idukiko

 arlotearen antzikan;

 kaballeroaren gisan

 ibilli bearra nitzan...

 Ħez bazan ametsa izan!...

 

 Arratz artako euria

 izan zan kulpagarria

 ark eman ziran larria;

 lo nengoala artu bainuen

 guztiz eraso aundia,

 etzan gezurra guztia

 dena naigabez josia

 esnatu nitzan bustia.

 


inprimatu