inprimatu
Elgoibarko Eleizachoak
Izenburua:
Elgoibarko Eleizachoak
Sinadura:
Gatz Errotak
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gatz Errotak

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
74.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Elgoirbako Eleizachoak

 

Gatz-errotak

 

 Elgoirbako eleizacho-ak

 Amartaraņo gaur daude,

 Premieleiza parrokialak

 Aparta diradela-re,

 Lendabiziko Salbadoria

 Zubi onduan da treba,

 Erri guarda jarriya dago

 Iņork ikaratu gabe,

 Ostegun santuz pasiatzenda

 Lotuta dagola ere.

 

 Bigarren Santa, kale barrenen

 Da Maria Magdalena,

 Erri ontako arroztegiko

 Serbitzaririk onena,

 Uzta-illaren ogeita bian

 Zelebratzen dan eguna

 Eleizacho au chikipolita

 Farerik iņon ez duna,

 Azkoitia ta Deba aldeko

 Bide kurutzan dagona.

 

 Andik aurrera Deba aldeko

 Guazen bidandiz barrena,

 San Antolingo eleizachoa

 Lenbizi billatzen dana,

 Leku polita, paraje alaya

 Agorril biyan eguna,

 Festa ederra egiten da ta

 Zelebratutzen deguna

 Urte askotan zelebratzeko

 Bekar jauna osasuna.

 

 Andik aurrera kosta aldera

 Bidandiari lagata;

 Ibaias beste alde artatik

 Burni bidea dagota,

 Oni segitu Mendaroraņo

 Oker ta zuzen pasata,

 Trinidadeko eleizachoa

 Zelay gaņian alchata,

 Zelebratzen da bere eguna

 Pentekostiak pasa ta.

 

 Urreņa dago San Antonio

 Zubi zarraren onduan,

 Doankicho bat eskatutzen du

 Aukizkirakin olchuan,

 Garagar-illak amaiuru egun

 Irichitako orduan,

 Zelebratzen da erromeriya

 Ingurumaiko kanpuan,

 Doanki otoiz eta meza

 Egiten dira barruan.

 

 Arkaiz gaņian andikan laster

 Arkitutzen da Sant-Na,

 Nekosoa da arunz bidea

 Beetikan gora dagona,

 Pechutik piska-ajiak jota

 Ara abiatzen dana,

 Pulmuniakin edo tisiko

 Jiratuko da Ąau lana!

 Usta-illaren ogeitaseian

 Da ango festa eguna.

 

 Jira egiņaz guazen ostera

 Bizkayko muga aldera,

 San Migeleko eleizachoa

 Bertan ikustatutzera

 Ogeit beratzi ditu Agorrak

 Egunak kontatutzera,

 San Migelera jendia alay

 Bildu da jostatutzera,

 Danbolin soņu, dantza garbiak

 Euskaldun zarren antzera.

 

 Urrona berriz San Pedro dago

 Eibar aldeko Menditik.

 Maldak goitikan aruz juaten

 Ez da erreza kaletik,

 Garagar illan azken aldera

 Ogeita bederatzitik,

 Zelebratzen du bere eguna

 Arrantzalia zanetik.

 ĄArren pasatzen utzideigula

 Zeruetako atetik!

 

 San Roke eta San Bizenteko

 Eleizachoa urrena,

 Adiskide zar nola bait diran

 Biak zorion daudena,

 Arrizpe zarra Azkoiti alde

 Arraitorretik barrena,

 Bide biurri eta aldapak

 Nekez igotzen dutena

 Neguan da bat, bestea udan,

 ŋNoiz izatenda obeena?

 

 Legu erdi bat andikan gora

 Erreka degon moduan,

 San Lorenzo-ko ballera zarra

 Alay alaya dago an,

 San Lorenzoren egun gosua

 Irichitzen zan orduan

 Abostuak amar zituanian

 Biotza saltoka nuan,

 Erromeria ederragorik

 Ez da egiten munduan.

 

 Amartaraņo kontatu ditut

 Emengo eleizachoak,

 Jai egunetan meza badute

 Iru balleratakuak,

 San Miguel eta San Lorenzoko

 Orobat San Pedrokuak,

 Zer mesediak meza abekin

 Dituzten baserrikuak,

 Doaikertuak oso daudela

 Badaki gure Jainkuak

 

 San Lorenzo ta San Pedrorekin

 San Roke ere berekin

 Korpuzko octaba egiten da

 Orien bilkidarekin

 San Bartolome Dianagusia

 Premi-eleizakuakin,

 Zortzi egunak igaro eta

 Ostera jiratuakin,

 Kontentu dira urte guztian

 Baltzarra chiki orrekin.

 


inprimatu