inprimatu
Baneban nik izan ("Gaucho" baten Erostak)
Izenburua:
Baneban nik izan ("Gaucho" baten Erostak)
Sinadura:
Garro Basterretxea, Bernardo Maria (Otxolua)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garro Basterretxea, Bernardo Maria

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
1-4.zk.
Orrialdea:
303-305

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Baneban nik izan ("Gaucho" baten Erostak)

 

Otxolua

 

 Baneban nik izan,

 Baneban:

 Zaldi bat

 Txikar-oriskea;

 Zaala ta mizkea;

 «Petiso» edo dana-dala neritxon,

 Iñoiz ezin geldirik egon,

 Bizkorra zalako,

 Ta lasterra, oi ez lako

 «Musuz-atze»-ren aldia emonda be'

 Lasterketa guztiyetan bera zan yabe.

 ¡A zan zaldiyaren yayua,

 neure zaldi-txiko «bayua»!

 

 Baneban nik izan,

 Baneban:

 Baltzeran bat

 Begi zabala,

 Apal-apala.

 A baño beste andrarik

 Eneban nik maite;

 Ak be ez gizonik

 neu ezik:

 ¿Obarik ba-al-daite?

 Begiyetan

 igarten eustan gogua:

 Ezpanetan

 asmaten neutsan biyotz-sua.

 ¡A zan emakumiaren laztana,

 neure baltzeran laztan-otzana!

 

 Txabola abetalgarri bat be

 Baneban nik izan:

 Ormak zogiz,

 Tellatua lastoz

 Egiña;

 Baltzerana ta ni

 Lasai ta maiteki

 Biziteko diña.

 Baña «pampero» edo dalako aize

 Izugarriya

 Bat-batez sorturik' beñola'

 ¡Agur betiko, neure ixabola

 maitagarriya!

 

 Baneban nik izan...

 ¡Banituzant

 -obeto esan-

 Eztodazanik siñistu be ezi» dót baña,

 ¡alajaña!

 

 Txabolea aiziak tutorrez galdu'

 Ta aduak ninduan ni ziaro saldu.

 Neure baltzeran laztana...

 ¡A be eztot neure!

 Beste norbaitengana

 egin eustan alde

 ¡Neure saldi-txikuaz, atan be!

 

 Alde egineustela, bada aspaldi,

 Eta oraindik

 Etxataz iñondik

 agiri.

 

 Eztira etorri be egingo,

 Baña baletorz'

 ¡Non itxaron be, nik eztot!

 


inprimatu