inprimatu
Berrobi'tik
Izenburua:
Berrobi'tik
Sinadura:
Garmendia, Miren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garmendia, Miren

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
601.zk.
Orrialdea:
2

Garmendia'tar Miren

 

 Aldi ayetan zaindari gabe

 zegon oraindik Berrobi

 sortu berria baizan artean

 esan dedan erri ori.

 Ortze zabala urratu eta

 jarririk goruntz begira

 zeruko done danen artean

 asi zan zaindari billa,

 Zein da neretzat egokiena

 zion guztiai begira

 Nor autuko det danen artean

 guztiak aundiak dira.

 Gurutz aundi bat ikusirikan

 zeukala aldamenean

 Andres donea autu zuan da

 jarri zan bere mendean.

 Baņan an goyan ikusi zuan

 beste done bat aundia

 jakintsua zan benetan eta

 zainduko zuan erria.

 Atoz Agustin zu ere nai det

 nere zaindari izatea

 eta ni ere beti-betiko

 zure mendean jartzea.

 Andres da Agustin Berrobi'k ditu

 zeruan beretzat autu

 geroz beti da zorintsua

 egundo etzayo damutu.

 


inprimatu