inprimatu
Gerra komeni bazan
Izenburua:
Gerra komeni bazan
Sinadura:
Garmendia, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garmendia, Jose

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
Alea:
IV
Orrialdea:
198

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gerra komeni bazan

 

Garmendia, Jose

 

 Komeni zaigu Jose Garmendia gizarajoa atzera ere aitatzea. Onek ere poliki erakusten du darabilkigun naigabe au. Orra bere laugarren bertsoa:

 

 Gerra komeni bazan

 orra etorri da,

 gogor ari dira,

 jendia bakandutzen

 lautatikan bira,

 zer dan ez dakitela

 dadukaten ira,

 ainbeste milloi gizon

 alkarri begira,

 beste lanikan gabe

 kargatu ta tira.

 

 Bertso ontan ere ez dago gaizki adierazia gerraren mamia:

 

 ...ainbeste milloi gizon

 alkarri begira,

 beste lanikan gabe

 kargatu ta tira.

 

 Ta orrelako lana len esan duan beste arrazoirik gabe:

 

 ...zer dan ez dakitela

 dadukaten ira...

 

 Ikusten dezutenez, emen aitatu ditugun bertsolariak Jose Garmendia au ez beste danak bate zalekeririk ez dute. Danak esan dezakete beren buruagatik Xenpelarrek ziona:

 

 Ez naiz ni gerraren zale,

 baizik pakearen alde...

 

 Gerrak ez die odola ta eriotza besterik ekartzen burura artaz oroitzean.

 


inprimatu