inprimatu
Iru edo lau iritzi
Izenburua:
Iru edo lau iritzi
Sinadura:
Garmendia
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Garmendia

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
404.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iru edo lau iritzi

 

Garmendia

 

 Iru edo lau iritzi

 eman gabe ezin utzi,

 bestela damu izango nuke

 biar edo etzi;

 orrenbeste "baile-itxi",

 asko ez al gera jetxi?

 arrokeria ugari baiņa

 maitetasun gatxi.

 

 ***

 

 Neska-mutillen artean

 gizartearen kaltean,

 moda berriak indartu dira

 kaleak betean;

 bizi nai baratz batean

 pentsatzen jarri gaitean,

 maitetasunik ezpada gabiltz

 arantza tartean.

 

 ***

 

 Guk daduzkagun ametsak

 sarri dira aldrebesak,

 geure erri ta geure izkuntza

 aztutzen errezak;

 kalera joateko presak

 etxeratutzen nekezak...

 O, zenbat kalte egiten duan

 maitasunik ezak!

 

 ***

 

 Moda berrian jokatu

 lengo dana zokoratu,

 txantxo gisara lenengo jantzi,

 urrena drogatu;

 Jaunak, ainbeste pekatu

 nundik da gureganatu?

 bide ortatik zorionikan

 guk ezin topatu.

 

 ***

 

 Zer etorkizun dauzkagun,

 zer egiteko daukagun,

 gure oiturak eta izkuntza

 baiņo oberik nun?

 Errian egiņik lagun,

 maitatuz jator da txukun,

 nungo seme ta alabak geran

 aztu ez dezagun.

 


inprimatu