Etorkizun alde
Bitor Garitaonandia
Ume aurrezki-zale
aiton ogi-jale.
Guraso diru-aurrezlari
serne-alaben pozkarri.
Lau irabazi ta bat aurreztu,
zartzarorako lanak erreztu.
Jaioteguneko "libreta" berria
aurtxoaren ondasun iturria.
¿Zartzarorako ogia nai dek?
Aurreztu zak eta izango dek.
Diru-aurrezkitegietan
lau artu ta bost eman.
Jokalari ta moskorrak
zartzaroan praka zarrak.
Tabernak or-emen erriyetan,
gaxoak ugari etxiyetan.
Gazte denboran lo ta lo,
zartzean gaizki, Bartolo.
Txoriak beren kabian,
aurrak amaren etxian.
Aurrezkitegiko dirua,
urtero ugaritua.
Alperraren etxean gosea ugari,
langillearenean txanponak igari.