Margarita Alakoke ta Jesus-en Biotzari kantia
Garita-Onaindia, Balbino
Berreun urte dira
Zeru ederrian
Dagola Margarita
Jesus-en aurrian:
Lagun-eiguzu, lagun,
Aren Biyotzian,
Zu-legez biziteko
Zerutu-artian.
Eguzki galda-legez
Udako egunetan,
Isurtzen chinpar-garrak
Baster guztietan;
Bardiñ Jesus-ek dauka
Biotza erretan,
Su-au zabaldu oparik
Biotz dan-danetan.
Amorezko sua da
Jesus-ek daukana,
Zeruan isioturik
Emen gartu-zana:
Su onek dauka Jesus
Umill ta otzana,
Arriturik zeruak
Ta mundu dan-dana.
Garaingeruen poza
Izanik zeruan,
Justu eta santuen
Alaiya munduan,
Dakuzgu umil Jesus
Altara santuan,
Oparik biotz danak
Sutu bere suan.
Aingeruak baturik
Arima onakaz,
Agurtzen dabe Jesus
Kantu ederrakaz
Inpernutarrak barriz
Gizon deungenakaz,
Asarratuten dabe
Birau esaiñakaz.
Bere suaz badoguz
Biotzak berotzen,
Zeru ederra deuzku
Guri ezkinitzen.
¿Nor da, nor dollorturik
Dana atzeratzen?
Guazen guztiok ariñ
Bertara galdatzen.
Guazen gure biotzak
Amorez sutzera,
Guazen mundu guztian
Su-au zabaltzera:
Jesus maitatzen emen
Gu illten bagara,
Beti-beti beragaz
Dontzutuko gara.
|